detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila: Lan-egutegia

Lankide guatiek opor eta jaiegunak eskatu behar dituzte, baina ez da hain erraza ados jartzea.
- Kontuz hilabeteak deklinatzerakoan: *maiatzako / maiatzeko.
- Aspaldian aditzondoarekin aspektu burutua: *aspaldian ez dela etorri / aspaldi ez da etorri.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 KERMAN: Aupa, Peio! Kopia asko egin behar dituzu? 

PEIO: Ez, lasai! Lan egutegia ari naiz inprimatzen, besterik gabe!
KERMAN: Lan egutegia? Ea erakutsi! Ez da posible! Jai eman dizute maiatzako zubian?
PEIO: Bai! Aspaldi eskatu nuen!
KERMAN: Ezinezkoa. Zubi hori nik eskatu nuen, eta irailakoa ere bai!!! 
PEIO: Irailekoa? Nahi bai!!! Zubi hori Josunek eskatu du! Eta apirilean Pazko Aste osoa ere hartu du.
KERMAN: Josune!!!!! 
JOSUNE: Zer???? 
KERMAN: Zatoz hona oraintxe bertan!!!! 
JOSUNE: Zer dugu orain? 
KERMAN: Apirilean Pazko Aste osoa hartuko duzu jai? 
JOSUNE: Bai... 
KERMAN: Baina, baina... Zuk urtarrilean Erregetako zubia hartu zenuen eta!!!! 
JOSUNE: Eta? Nagusiak baiezkoa eman dit, kito! 
KERMAN: Bai? Ba, akabo! Akabo urriko zubia, akabo apirileko oporrak eta akabo maiatz hasierako zubia!!!!

AZALPENAK:
Gogoratu hilen izenek ez dutela –a itsatsirik. Kontuz, horrenbestez, deklinatzeko garaian. «Apirileko oporrak», «urtarrilean» edota «maiatz hasierako zubia» esango dugu.

KERMAN: Peio!!! Iosune!!!!
PEIO eta IOSUNE: Zeeer???? 
KERMAN: Idazkariari lan egutegi berria eskatu diot! Orain argituko dugu nahaste-borraste hau…
PEIO: Neu ere oraintxe bertan aritu naiz idazkariarekin. Eta hau da behin betiko egutegia. Eta, honen arabera, zuk abuztura arte ez daukazu jaiegunik!
KERMAN: Ez da posible! Aspaldian ez dudala hartzen jai egunik! Egunen bat behintzat derrigor eduki behar dut jai!
PEIO: Ba, har ezazu uztailean egunen bat. Honen arabera, lehenengo bi asteetan ez du inork jairik hartu.
KERMAN: Ideia bikaina!!! Aspaldian ez naiz izan sanferminetan!!!
JOSUNE: Ezinezkoa, sanferminetan Luisek hartu du jai.
KERMAN: Luisek? Ea ikusi...Gabonetan, Aste Santuan eta Aste Nagusian ere jai hartu du Luisek!!!! Aspaldian ez nuela ikusten horrelako injustiziarik... 
PEIO: Dena den, Josune... honen arabera, Luisek ez du jaiegunik hartu uztailean... 
KERMAN: Halaxe da... 
JOSUNE: Orduan, argi dago. Neurea da behin betiko lan-egutegia, eta orduan, nik jai hartuko dut Aste Santuan, Aste Nagusian eta Gabonetan!!
PEIO: Hori ikusiko dugu! Neurea da behin betikoa, eta zubi guztietan egingo dut jai! 
KERMAN: Zubi guztiak jai? Nahi bai, aspaldian ez dut horrelako tontakeriarik entzun!
JOSUNE: Kerman!!!!

AZALPENAK:
Aspaldian aditzondoarekin aspektu burutua erabiliko dugu. «Aspaldian ez dut horrelakorik entzun» edota «aspaldian ez dut jaiegunik hartu» esango dugu. «Aspaldian ez nuela horrelakorik entzuten» eta tankerakoak baztertu egingo ditugu.

KERMAN: Auskalo orain behin betiko lan egutegia zein den… Aspaldian ez dut honelako nahasmenik ikusi...
PEIO: Ba, errua zeurea da! Zeu hasi zara paperak zimurtzen!
JOSUNE: Hara!! Hauxe izango da egutegi ona!!!! 
KERMAN: Zer dela eta? 
JOSUNE: Begira. Uda osoa daukat nik jai, ekainetik irailera arte!!!! 
KERMAN: Zer? Ekainetik irailera arte jai? Aspaldian entzun dudan astakeriarik handiena!!!
JOSUNE: Kerman!!!!
PEIO: Hasi al gara berriz paperak zimurtzen? 
KERMAN: Bai! Eta horrelaxe jarraituko dut apirilera arte, egutegi justu bat egiten ez badute! Aspaldian ez dut ikusi neurri honetako bidegabekeriarik! 
PEIO: Idazkariarengana joango naiz!
PEIO: Kito, oraintxe bertan bidali du inprimatzera idazkariak egutegia... 
KERMAN eta Josune: Behin betikoa? 
PEIO: Bai!!!!
JOSUNE: Baina zer da hau? 
KERMAN: Egutegiak... 
PEIO: Baina guztiak ezberdinak!!!! 
NAHIARA: Ene... Zer da nahaste-borraste hau? 
JOSUNE, KERMAN eta PEIO: Goazen nagusiarengana segituan!!!! 
NAHIARA: Nagusiarengana? Nagusiak jai dauka aste honetan.

AZALPENAK:
Lan-egutegiarekin borrokan ikusi dugu gaur Kerman bulegoan.
Lehenik eta behin, ikusi dugu hilabete izenek ez dutela -A itsatsirik. Hori dela eta, kontuz deklinatzeko garaian. “Urtarrilan”, “urtarrilako” edota “urtarrilatik” gaizki daude. Horien tokian, “urtarrilean”, “urtarrileko” eta “urtarriletik” esango dugu.
Bestalde, ASPALDIAN aditzondoarekin aspektu burutua erabiltzen dela gogorarazi dugu. «Aspaldian ez dut horrelako nahasterik ikusi», «Aspaldian ez nuela ikusten horrelako nahasterik» eta tankerakoak baztertu egingo ditugu.
Horixe gaur ikusitakoa. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

A2
14-02-2011

x61pRelaContWAR

16259944
05:17

x61pViewCountWAR

6455

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR