detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila. Kerman sindikalista

Kermanek sindikalista izan nahi du, eta kanpaina prestatzen hasi da.
Egiturak:
- *Grebara deia / grebarako deia.
- Horrela / Horrelako.

Transcription:[+] Transcription:[-]

LAGUNA: Aupa, Kerman! Zer zabiltza?
KERMAN: Langileen estatutua irakurtzen ari naiz.
LAGUNA: Eta, nola ba?
KERMAN: Nire lantokiko langile batzordeak hauteskundeetara deialdia egin du era aurkeztu egingo naiz. Langileen ordezkaria izan nahi dut.
LAGUNA: Hara! Eta hautatuko zaituzte? Zer uste duzu?
KERMAN: Baietz uste dut. Sekulako programa daukat.
LAGUNA: Hara! Programa eta guzti! Eta zer proposatzen duzu programa horretan?
KERMAN: Lehen egunean grebara deialdia egingo dut nagusiek ikus dezaten serio ari naizela.
LAGUNA: Oso ondo. Eta zer aldarrikatu nahi duzu?
KERMAN: Aldarrikatu? Zer dakit nik. Tira, asanbladara deialdia egingo dut aurretik. Bertan erabakiko dugu zer aldarrikatu.
LAGUNA: Kerman, gauzak argiagoak eta zehatzagoak eduki beharko zenituzke, bestela zure programak ez du funtsik izango.  
KERMAN: Nire programak ez duela funtsik? Nabaria da kapitalista esplotatzaile hutsa zarela!

Azalpena:
"Manifestaziora deialdia" edota "grebara deialdia" formak ez dira egokiak euskaraz. Horien lekuan, "manifestazioraKO deialdia" eta "grebaraKO deialdia esango dugu"

LAGUNA: Kerman, mesedez, nik lagundu besterik ez nuen nahi.
KERMAN: Lagundu? Zu enpresaria zara eta! Greba, asanblada eta hitzak horrela entzuten dituzuenean, kakalarria sartzen zaizue zuei.
LAGUNA: Ni enpresaria? Kerman, mesedez! Nire amaren mertzerian egiten dut lan.
KERMAN: Enpresa familiarra daukazue, orduan. Kapitalistak zarete, ka-pi-ta-lis-tak! Eta kapitalistak, enpresariak, aberatsak eta pertsonak horrela ez zaudete inoiz langileen alde.  
LAGUNA: Kerman, mesedez, ni ere langilea naiz. Amarena da mertzeria.
KERMAN: Orduan, jabea ez, oinordekoa zara. Are okerrago; aberats berriak betiko jauntxoak baino askoz ere okerragoak zarete. Zuei bost axola langabezia, kaleratzeak eta horrelako arazoak
LAGUNA: Baina, mesedez, Kerman. Jauntxoak, aberatsa, baina zertaz ari zara? Zuk badakizu zenbat irabazten dudan nik hilean?
KERMAN: Enpresarien kasuan hori ez dago jakiterik. Diru gehiena beltzean jasotzen duzue eta. Ustelkeriak, diru-zuriketak, iruzurrak eta delituak horrela eguneroko kontuak dira zuentzat.  
LAGUNA: Bai, noski. Nire amaren mertzeriaren akzioek kristoren arrakasta dute Wall Streeten
KERMAN: Ziur paradisu fiskal horietako batean daukazula dirua; Suitzan edo. Hori ere ikertu beharko dugu langile batzordean.

Azalpena:
Ez nahastu "horrelako" eta "horrela" ez baitute esanahi bera. "zuei bost axola langabezia eta horrelako arazoak", baina, "arazoak horrela konpontzen dira, hitz eginez" esango dugu. "zuei bost axola langabezia eta arazoak horrela" eta tankerakoak, aldiz, baztertu egingo ditugu.

LAGUNA: Zer, Kerman, bukatu al duzu jada zure programa?
KERMAN: Horretan nabil. Dena den., lehen esan bezala, nik garbi jokatu nahi dut. Gardentasuna da nire lema. Horregatik, asanbladarako deialdia egingo dut hautatua izan bezain laster. Erabaki guztiak taldean hartuko ditugu.
LAGUNA: Eta zelan moldatuko zara zure nagusiek zuen eskariak onartzeko?  
KERMAN: Bide diplomatikotik hasiko gara. Niri ez zaizkit mehatxuak, indarkeria eta horrelako baliabideak gustatzen.
LAGUNA: Ez dakit kasu egingo ote dizuen, e?
KERMAN: Ba, bide diplomatikoak porrot egiten badu, grebarako deialdia egingo dugu.
LAGUNA: Tira ba, eta zer gehiago proposatzen duzu programa horretan?
KERMAN: Berdintasuna, gardentasuna, zintzotasuna eta horrelako kontzeptuak inposatu nahi ditut enpresan.
LAGUNA: Oso polita dena, Kerman. Baina utopikoa ere bai.
KERMAN: Ba ni ziur nago irabaziko dudala
LAGUNA: Bueno, eta noiz izango dira hauteskundeak?
KERMAN: Hurrengo ostegunerako egin dute hauteskundeetarako deialdia
LAGUNA: Tira Kerman. Zorte on eta espero dut zure hauteskunde kanpaina ondo prestatu izana.
KERMAN: Hauteskunde kanpaina? Ez ba! Nik botoak erosi egingo ditut, gizona! Bestela, politikan jai daukazu.

Azalpena:
Langileen ordezkaria ere izan nahi duela erakutsi digu gaur Kermanek. Lehenengo eta behin, gogorarazi dizuegu "hauteskundeetarako deialdia" edota "grebarako deialdia" direla esaldi egokiak. Kontuz ibili, beraz, "hauteskundeetara deialdia" edota "grebara deialdia" motako esaldiekin.

Bestalde, "horrelako" formak NOLAKO? galderari erantzuten diola ikusi dugu. "horrela" formak, berriz, "NOLA? Galderari erantzungo dio. Hortaz, "ez zait indarkeria eta horrelako kontzeptuak gustatzen" edota, "arazoak horrela konpontzen dira, hitz eginez" esango dugu. "Ez zait indarkeria eta horrela kontzeptuak gustatzen" eta tankerakoak txartzat emango dugu.

Hauxe gaurko ikasgaia, lagunok. Zuek badakizue, ezta? honekin edo harekin, baina egin!

detalle2

Docuthèque

A2
28-04-2011

x61pRelaContWAR

16259631

x61pViewCountWAR

3497

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR