Docutec
Mikel Lizarralde mediuma: "Bi munduren arteko zubi-lana egiten dut"
Batzuek diotenez heriotzarekin beste bizitza bat hasten da, baina, bizitza ba ote den eta nolakoa den misterio handia da gehienontzat.
Mikel Lizarralde urretxuarra mediuma eta igarlea da. Berak txiki-txikitatik beste munduan daudenekin komunikatzeko gaitasuna dauka, eta adierazi digunez hori erabiltzen ikasi behar den dohai bat da.
Saio honetan aitortu digunez bere lana zubi lana egitea da mundu honetan daudenen eta beste munduan daudenen artean". Saio osoa hemen entzun dezakezu.
Lizarralde Urretxukoa da, eta gainontzekoek baino garatuago dauka begirada. Esan duenez, "nire lana zubi lana egitea da mundu honetan daudenen eta beste munduan daudenen artean". Izan ere, jakinarazi nahi dire hemen daudenei beste aldean daudenak ez daudela hilda, bizitzen jarraitzen dutela "heriotza deitzen diogun aldaketa prozesu horren" ostean.
Esataria 1. - Mikel Lizarralde Urretxukoa da, eta gainontzekoak baino garatuagoa dauka begirada.
Esataria 2. - Mediuma da, eta etorkizuna ikusteko dohaina dauka.
Esataria 1. - Kaixo, Mikel.
Mikel Lizarralde. - Kaixo.
Esataria 1. - Zer da zure lana, Mikel?
Mikel Lizarralde.- Beno, zuek pixka bat aitatu duzue lehen ez? Nire lana da bitartekari, zubi-lana egitea da mundu honetan daudenak eta beste munduan daudenen artean, ez? Lehen aipatu duzue heriotza, eta hiletei buruz eta hola… Da jakinaraztea hemen gaudenoi beste aldean daudenak ez daudela hilda, egia esan, bizitzen jarraitzen dutela, heriotza deitzen diogun aldaketa-prozesu horren ostean.
Esataria 1.- Zuk, gainera, komunikatzeko gaitasuna daukazu…
Mikel Lizarralde.- Bai.
Esataria 1. Kasu batzuetan behintzat beste bizitza-mota horrekin. Nola jabetu zinen zure botereaz?
Mikel Lizarralde.- Ez da botere bat, e? Hitz horrek pixka bat atzerakada ematen dit, da dohain bat, ez? Jende askok, gainera, pentsatzen du ez dela botere bat, dela maldizio bat, jakin behar da eramaten ere. Nik, egia esan, ume-umetatik izan ditut esperientzia ezberdinak. Ikusi nituen ezagutu ez nituen eta zeruan zeuden familiarrak, aurkitzen nituen galdutako gauzak, iragartzen nituen etorkizunean gertatu behar ziren gertakizunak eta abar.
Orduan, ez dakit, niretzat zen oso gauza normala. Ez da izan erraza. Ez da izan beti erraza. Zeren ni nagoenean beste, adibidez, orain zurekin edo beste pertsona batzuekin, formakuntzaren bidez ikasi dut ate bat, edo botoi bat, pizten eta itzaltzen, irekitzen eta ixten, baina umeagoa nintzenean ez nekien, ezin nuen hori kontrolatu. Orduan ba askotan ikusten nituen ba jendearen buruko gaixotasunak, edo sekretuak baldin bazituzten ezin zirela fidatu pertsona horiengan, edo ba beraien bidelagunak, inguruan zituztenak… Orduan, ez nekien ixten eta irekitzen ate hori, eta beno ba, egiten zen pixka bat ba momentu batzuetan zaila, baina beno. Ume-umetatik izan dudan dohain bat da, eta oso garrantzitsua da jakitea zer den eta nola erabil daitekeen, eta ez dela botere bat, baizik eta dela erreminta bat, ez? Eta beno, beraren hizkuntza daukala eta ikasi egin behar dela, ez? gidatzeko baimena bezala. Ikasi behar dugu zein diren arauak, zein den normatiba eta gure, beribilari ere zer eskatu diezaiokegun …
Esataria 1. - Jendeak askotan beldurra dio heriotzari, ez?
Mikel Lizarralde.- Bai.
Esataria 1.- Askok diogu beldurra …
Mikel Lizarralde. Bai.
Esataria 1.- Eta entzun dizut, adibidez, pertsonok edo pertsonaren arimak badakiela hiltzear dela.
Mikel Lizarralde. Um.
Esataria 1. Gutxi gorabehera 72 ordu lehenago …
Mikel Lizarralde. … lehenago inkluso, bai.
Esataria 1. Antzematen dela eta…
Mikel Lizarralde.- Bai.
Esataria 1. - Suposatzen da denok pasatzen dugula fase hori edo beste bizitza-mota hori edo…
Mikel Lizarralde.- Denok, inkontzienteki izan daiteke, baina arimaren ikuspuntutik eta arimaren mailan denok dakigu hiltzera goazela, denok daukagu … Etortzen garenean mundu honetara denok dauzkagu edo arnas-zenbaki konkretu bat, edo pausu konkretu bat munduan, helburu batzuk lortzeko, ez? Etxeko lanak dauzkagu. Orduan zuk etxeko lanak egin ditzakezu ordu-erdian edo zortzi urtetan, baina zure helburu hori, misio hori amaitzen denean eta zure arnas kontaketa hori amaitu denean ere, orduan joan egingo zara.
Orduan arimak ikuspuntu horretatik badaki, izaten da hori, 21 bat egun lehenago, inkluso hilabete batzuk lehenago badakiela joan egingo dela. Eta ikusten dugu, infartoz hil diren pertsonak edo kolpetik istripu batean hil direnak ere ba azkeneko hil-aurreko urtean edo hil aurreko hilabetetan hasten direla pendiente dituzten gauza legalak konpontzen, inoiz baino goapoago daude, inoiz baino hobeto janzten dira, bikoterik ez bazuten, orduan aurkitzen dute bikotea.
Nolabait ere pendiente edo bete gabe dituzten arlo horiek betetzen dituzte , baina ez kontzienteki, kontzienteki ez dakite hil egingo direla. Eta oso garrantzitsua da ikuspuntu honetatik adieraztea pertsonari benetan ze gaixotasun duen, edo zer gertatzen zaion, ez?
Askotan ez diogu, on beharrez, ez diogu kontatzen gaixoari minbizia duela edo gaixo dagoela, eta horrek egin dezake bere trantsizioa zailago, zeren posible da ez konturatzea e hilda daudela.
