Docutec
Langileen opor-egunak han eta hemen
Langileontzat behar-beharrezkoa da urtean zehar oporralditxo bat hartzea, atseden fisikoa nahiz psikikoa hartzeko.
Baina, munduko herrialde batetik bestera alde handia dago oporraldiari eta langileen eskubideei dagokionez.
Eta harrigarria bada ere, leku askotan langileek nahiago dute oporrik ez hartzea. Juanjo San Miguelek emango dizkigu honi buruzko xehetasunak.
ESATARIA.- Jakin badakigu oporrak derrigorrezkoak direla. Pertsonok atseden hartzeko behar fisikoa eta psikologikoa izaten baitugu. Baina, munduko leku guztietan ez dituzte opor berdinak eta leku askotan langileek nahiago omen dute oporrik ez hartzea. Juanjo San Migelek ditu xehetasunak.
JUANJO SAN MIGUEL.- Munduko herrialde guztien batez bestekoa hartuta urtean 25 opor-egun hartzen ditugu, baina herrialde batzuk eta besteen artean alde handia da. Opor gehien 30 egun, Espainian, Alemanian, Frantzian, Italian, Brasilen eta Emir herri arabiarretan dituzte. Opor gutxien, aldiz, txinatarrek, 14 egun urtean. Europan, berriz, Irlandarrak dira opor-egun gutxien dituztenak, 21. Ikerketa egin dutenek joera harrigarriak aurkitu dituzte. Opor gehien duten herrialdetan opor gehiago nahi dituzte, eta gutxien dutenek, aldiz, ez dituzte opor-egun guztiak hartzen. Hego Korean 15 egun dituzte urtean, baina langile gehienek erdia ere ez dute hartzen. Korea da jai-egun gutxien duen herrialdea. Japonian 20 egun dituzte, baina hemen ere gauza bera gertatzen da: langile gehienek erdia ere ez dutela hartzen.
Opor-egunak ez hartzeko arrazoiak asko dira: enpresaren jarrera, langileen diru falta, utzitako lanposturako ordezkoa aurkitzeko zailtasunak, langileak enpresarekiko edo ugazabarekiko konpromisoa erakutsi nahi izatea. Opor-egunak kontuan hartuta, Europa da egun gehien duen lurraldea. Eta hemen langileok opor gehienak hartzen ditugu. Asian aldiz, hemengo egunen erdia dute eta hala ere, langile gehienek ez dituzte opor guztiak hartzen.
