detalle dokuteka-generico-fitxa

Autoa partekatzea: garraio eroso, azkar eta merkea

Batetik bestera mugitzeko garraio eroso, azkar eta merkea omen da Blablacar edo antzeko aplikazioak erabiltzea.

Gaztea irratian gai honi heldu diote. Ba al dakizu zenbat lagunek erabiltzen duten EAEn aplikazio hau? Nondik norako bidaiak egiteko erabiltzen da gehien honelako zerbitzua?  Hau guztia entzungai duzu saio honetan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

 Esataria 1. Garraioaren inguruan ari gara.

Esataria 2. Hori da. Gaur, beno ari gara, autoa elkarbanatzeko aplikazioei buruz. Elkarbanatu berdin kotxea batetik bestera mugitzeko erabili, ez bakarrik, baizik eta jendea hartuz eta eramanez. Bai.

Esataria 1. Um.

Esataria 2. Eta Euskal Herrian, beno, Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan, 77.000 pertsonak egiten omen dute hori.

Esataria 1. Uau!

Denak batera. Asko da, asko da, e, bai, asko da. 

Esataria 2. Jende asko da. Eta beno, jakin kostua kalkulatzen dela 6 zentimo pertsonako eta kilometroko. Ba hori. Ideia bat egiteko, Donostia eta Bilbo artean 100 kilometro baldin badaude, 6 euro kostako litzateke buruko…

Esataria 3. Bai.

Esataria 2. …bidea egitea.

Esataria 3. Hori partekatuta edo gabe? Hori…

Esataria 2. Partekatuta.

Esataria 4. Bale. Partekatuta.

Esataria 3. Bestela, beno…

Esataria 2. Eta beno, lehen aipatu ditugun Blablacar-en inguruan behintzat… Blablacar eta Uber daude. Blablacar distantzia…

Esataria 4. Bai. Hori da. 

Esataria 2. …motzak, Uber luzeagoak.

Esataria 4. Bai.

Esataria 2. Ba Blablacar-en bidaia ohikoenak dira Bilbotik Madrila eta Santanderrera.

Esataria 1. Ala! Begira!

Esataria 4. Madril, Santander.

Esataria 2. Gero Gasteiztik Burgosa eta Bilbora.

Esataria 1. Jesus!

Esataria 3. Zer gertatzen da Burgosen?

Esataria 2. Eta Donostiatik Madrilera eta Iruñera.

Esataria 1. Ala!

Esataria 4. Iruñera eta Madrilera.

Esataria 2. Horiek dira gure Autonomia Erkidego honetan dauden bidai ohikoenak…

Esataria 1. Gehien egiten ditugun mugimenduak…

Esataria 2. Hori da.

Esataria 1. Blablacarren barruan. Haizea, zenbat urte dituzu?

Esataria 4. 26.

Esataria 1. 26. Fidatzen zara edozeinekin horrelako kotxe batean sartzen?

Esataria 4. Nik uste dut baietz. Nik uste dut horrelako zerbait erabiltzeko prest dagoen mundu guztia jende ona izango dela, hobe hori pentsatzea behintzat.

Esataria 3. Bai.

Esataria 1. Ez hori bakarrik. Esan nahi nuke gero Blablacar hor atzean dago, eta haiek esan dezakete ba “hau ez da oso fidatzekoa, edo honek ez du orain arte erantzunik eman”.

Esataria 3. Haiek ez, zuk zeuk jartzen duzu puntuazioa!

Esataria 1. Hori dudarik gabe.

Esataria 3. Hori da.

Esataria 2. Balorazioa. Bai. Bai.

Esataria 1. Baina aurretik jakin dezakezu puntuazioa.

Esataria 3. Noski. Hori da. Zenbat bidaia egin dituen eta…

Esataria 2. %96ak esperientzia positiboa izan duela…

Esataria 3. Bai.

Esataria 2. …esan du, eta kexatu izan den jendea izan dela batez ere prezioagatik.

Esataria 4. A!

detalle2

Docuthèque

B1
10-11-2016

x61pRelaContWAR

16244343
00:01:53

x61pViewCountWAR

7036

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR