detalle dokuteka-generico-fitxa

1916ko euskal presoen kantak entzungai

Lehen mundu-gerran euskaldun asko joan ziren soldadu. Ehunka hil ziren bertan; beste batzuk preso erori ziren alemaniarren esku. Garai hartako etnografia jakin-minak bultzatuta, alemaniarrek hizkuntza desberdinetako presoen grabaketak burutu zituzten. Horien artean euskaldunak zeuden.

Prusiako Komisio fonografikoak grabatutako artxiboak Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearen esku zeuden. 2014an Euskal kultur erakundeak soinu hauen kopia numerikoa jaso zuen. Audio artxiboen ezagutarazteko, 2015-2016an, Mondragon-Aretxabaletako ikus-entzunezko unibertsitateko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek "Maitia nun zira?" dokumentala sortu dute.

 

Bertan hainbat testigantza biltzen dira eta kantuak aditzeko aukera ere bada. Zinez hunkigarria da, iragana orainaldi bihurtzen duena, sentitua kasik.

 

Dokumental honek 23 minutuko iraupena du, osorik ikusi nahi izanez gero. Hemen 3. minutuko pasartea duzu.

 

Informazio gehiago hemen duzu. 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

C1
09-11-2016

x61pRelaContWAR

16244308

x61pViewCountWAR

3660

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR