Docutec
Kuadrilletako piztiak
Kuadrilla batean era askotako lagunak elkartzen dira eta, gainera, batzuek rol jakin bat betetzen dute: liderra, ligoia, bestek egindako planetara apuntatzen dena, psikologoarena egiten duena... Zure kuadrillan ere ba al da holakorik?
Gaztea Irratiko saio honetan, gai horretaz jardun dute eta dekalogo bat osatu dute, lagunek zer rol betetzen duten rola kontuan hartuta. Audio honetan laburpen bat daukazu.
ALAIN IBARRA. Bueno, ba lagun-taldeei buruz mintzatuko gara orain, kuadrillan dauden pertsona eta izaera desberdinez. 1.a festaren arima da, juergazale amorratua, festarako prest dago uneoro, baina ez ditu gogoko ardurak eta konpromisoak. Plana dagoela?, bueno, ba han dago bera poteorako prest, puenting-a egiteko... Hau da watsappeko talde batean azken unean agertzen dena: “Niri esan zer ordutan geratu garen eta han agertuko naiz”. Baina ondo pasatzeko, hau da alboan izan behar duzun laguna, ze honekin ez duzu aspertzeko unerik izango, e?
ESATARIAK. Bale.
ALAIN IBARRA. 2.a da planak egiten dituena. Hau da, antolakuntzako arduraduna da, ezinbestekoa kuadrilla batean. Gutxi baloratzen da bere lana, baina berak baino ez daki apartamendu merkeena lortzen, minutu gutxitan agortzen diren sarrera batzuk eskuratzeko teknika. Bera da kuadrillako zerebritoa.
ESATARIAK. Bale.
ALAIN IBARRA. 3.a aholkularia da, kuadrillako zentzudunena. Badakizu norengana joan aholku zuzena behar duzunean. Eta kuadrillako krisi-garaian lanez lepo aritzen da, ia-ia psikologo-kontsulta ireki behar izaten du, enpatia top duelako pertsona honek, bai.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Ze ondo, jaun-andreok. Ez da inorekin haserretzen, beti laguntzeko dago. Kuadrillan berak egiten du masa edo hormigoi-lana, ezta? Hau da, zati desberdinak lotzen dituena.
ALAIN IBARRA. Psikologo-lanak berak egiten ditu, bai.
ESATARIA EMAKUMEA 1. Amatxo.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Ze ona!
ALAIN IBARRA. 4.a, lanpetuena. Inor ez daki zertan dabilen, bizitza bikoitza duen, 007 den, baina berarekin geratzeko Brad Pittekin baino zailagoa daukazu, ze beti dago edo futbolean, edo ikasten, edo neska-lagunarekin, mutil-lagunarekin, han, hemen, ez dago inoiz zuk behar duzunean, edo zuk kaina bat hartzeko deitzen diozunean, ez dago inoiz prest, baina kuadrillan, hala ere, maite dugu pertsona hori.
5.a, hau da kuadrillako ligoia, beti dago ligatzeko prest, kuadrillako ligoiena, zalantzarik gabe.
6.a, kuadrillako fantasma da hau. Inork ez daki zein unetan heldu zen kuadrillara, ze askotan izaten da, bueno, ikastolako lagunek osatzen duten kuadrilla, edo futboleko lagunak… Beti dago bat ”Hau noren laguna zen, edo nondik agertu da pertsona hau, ez?” Eta gainera, bera da fantasmena, hau da, berak du kotxerik onena, soldatatik altuena, bera da ligoiena nahiz eta ez duen ezer ligatzen…
Bueno, 7.a. Hau da tentuz zaindu behar den pertsona, ze taldeko sentikorrena da. Bai, beti negarrez, pikoiena da, ahulena, makalena… Baina bihotz onekoa da bera eta maitekorra ere bada.
8.a, desiraren objektu iluna esango genukeena, ez du inolako intentziorik ligatzeko, beti irteten da kamisetarik kutreenarekin eta zapatilak zikin-zikin eta abar, baina berezkoa du edo jaiotzetik dauka ligatzeko xarma bat, sex-appeal hori dauka, denak ditu atzetik.
Bueno 9.a taldeko eminentzia da, honek ematen du kuadrillako 1. ministroa.
ESATARIA EMAKUMEA 2. Liderra?
ALAIN IBARRA. Bai. 4 proposamen badaude, buelta ematen dio tortillari eta bere plana da garaile, besteek emandako aukeren gainetik, e?
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Manipulatzailea, orduan.
ALAIN IBARRA. Bai, manipulatzailea edo azkarrena, edo… Bueno, eta 10. postuan dago erromantiko porrokatua deitzen dena. Ez du inor kritikatzen, mundu guztiarekin du harreman ona.
ESATARIA GIZONEZKOA 3. Love.
ALAIN IBARRA. Baina, azkenean, petardoa ere bada.
KANTA:
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Ze gauza polita, jaun andreok. Kuadrilla batek zenbaterako ematen duen eta zenbat gauza interesante dauden kuadrilla batean. Dekalogo bat egin dugu kuadrillako 10 pertsona horien inguruan, Alain Ibarrak eginda.
