Donostian egun-pasa 20 eurorekin

Maitane Segurola aurkezle eta miss ezagunak 20 eurorekin Donostian egun-pasa egitea posible dela erakutsiko digu bideo honetan.

Gosaritik hasi eta afaldu bitarteko tartean hainbat proposamen luzatuko dizkigu Maitanek, denak eguna Donostian merke eta ondo pasatzeko.

2001eko HABE aldizkariko 312. alean elkarrizketatu genuen Maitane Segurola. Hona hemen garai hartako elkarrizketaren testua PDF formatuan.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Maitane Segurola.- Kaixo, Donostia garestia dela, ez dela… aizue, gai izango ote al naiz Donostian egun zoragarri bat 20 eurorekin pasa ahal izateko?
Bada, nik uste dut baietz, baina ez uso-pasan, e? Ez, ez, gosaldu, bazkaldu, afaldu, zeozer hartu… gauza pila bat egingo ditut. Ikusi eta ikasi.
Eguna hasteko, Donostiako Askatasunaren hiribidean kokatutako taberna batera jo dut. Avenida XXI izena du eta duela urte batzuk The Independent aldizkari britainiarrean goraipatu zuten taberna da hau. Croissanta eta kafea.
Gosari zoragarria izan da, nik uste dut eguna pasatzeko sasoi betean geratu naizela, bapo geratu gara eta hiru euro eta hogeita bost denez, oraintxe bertan hamasei euro eta hirurogeita hamabost zentimo dauzkat eguna jarraitzeko. Aurrera!
Tira ba, goiz bikaina pasatu dugu, ezta? Alde batetik, Arteko dendara joan gara, bertan Kristinak Jazzaldiaren 50. urteurrena dela-eta, erakusketa zoragarria erakutsi digu. Bertan obra, arte-obra polit-politak zeuden eta egundoko detaileak-eta eman dizkigu.
Bestalde, Kubo Aretoan, hementxe bertan ere, beste doaneko beste erakusketa batera sartu ahal izan gara eta bertan XX eta XXI. mendeko emakume artisten erakusketa ikusi ahal izan dugu, ezer ere pagatu gabe, eta orain gosearen lehen ziztadak sumatzen hasi naiz eta gosaritik ezer gehiago gastatu ez dudanez, orain ja bazkarian ikusiko dugu ea zenbatengatik bazkaldu dezakegun ondo eta gustura, gainera.
La Perlako Burguer terrazara joatea asko gustatzen zait. Alde batetik, hanburgesak izugarriak direlako eta bestetik, parajea zoragarria delako.
Bete-betean asmatu dudalakoan (nago), aizue, kategoriako lekua eta hanburgesa zoragarria zegoen, aizue!
Eta ondoren, Kontxako badian bainutxo bat hartzen baldin badugu, ondo, ezta? Dohainik da.
Bainu freskagarriaren ondoren, helatu gozo-gozo baten bila joan naiz eta jaten dudan bitartean Donostiako badiako barkuak ikusiko ditut eta Urgull menditik bueltaxka txiki bat emango dut.
Afaltzeko, bi leku berezitara joan naiz, La mejilloneran patatak eta mejilloiak (muskuiluak) hartu ditut eta Akerbeltzen, Donostiako garagardorik hoberena eta bista hoberenekin bukatu dut eguna.

Iturria: http://maitanesegurola.com/post/129501069362/donostian-20-kin-primerako-eguna-pasa-daiteke

Intéressant pour vous



B1
20-04-2016
16241221
03:55
7983