Parrandarako prestatzen (A2B23)

Josuk eta Amaiak ikasturte-amaierako parranda egin nahi dute. Etxean afaldu eta handik kalera, edo parranda etxean bertan egiteko aukera aztertzen ari dira.


Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Aizu, Amaia, afaria etxean egiten badugu, bakoitzak zerbait ekarri eta merkeago aterako zaigu!
AMAIA.— Bai, onena da afaria etxean egitea. Badakizu zenbat izango garen?
JOSU.— Bueno, ba etxeko bostok, Ander, Juneren bi lagun, Alexen neska-laguna, Antton eta Miren... eta kito! Denok lekua edukitzeko, afaria terrazan egitea da onena.
AMAIA.— Primeran. Gainera, eguraldi bikaina daukagu.

JOSU.— Aizu, eta parranda ere terrazan egiteko aukera dago.
AMAIA.— Ideia bikaina! Musika pixka bat jarriko dugu. Egin al duzu erosketa-zerrenda?
JOSU.— Nik? Ez, zuk egin behar zenuen.
AMAIA.— Nik? Nik beti egiten dut!
JOSU.— Horixe ba!
AMAIA.— Ez, ez dut egin. Josu, zuk egingo zenuela adostu genuen.
JOSU.— Lasai, hementxe daukat!
AMAIA.— Baboa! Eta zer erosi behar dugu?
JOSU.— Guri tokatu zaigu urdaiazpikoa, patea eta txorizoa erostea. Eta kubatak egiteko, izotz-puskak.
AMAIA.— Orduan, lehendabizi harategi batera joango gara.
JOSU.— Eta… arrautzak, olioa, ogia, kafea eta esnea.
AMAIA.— Besteek ez dute ezer erosi behar, ala?
JOSU.— Bai, lasai, zerrenda egin genuenean, ez zinen hainbeste kexatu; bakoitzak bere zerrendatxoa dauka.
AMAIA.— Ondo da. Orduan, onena lehenbailehen erosketak egitera joatea da, etxea txukundu behar dugu oraindik!
JOSU.— Txukun-txukun dago eta.
AMAIA.— Bai, zera! Bost lagun bizi gara bertan eta azken hilabetean ez dugu errepasatu.
JOSU.— Orduan, nire siesta...
AMAIA.— Zure siesta... bihar!
 

A2
06-04-2016
16240651
00:02:04
3443