Kafe-kontuak (A2B16)

Bi protagonistek etenaldi bat egiten dute, eta Amaia hor hasiko zaio Josuri hainbeste kafe ez hartzeko esaten, alde txarrak aipatzen.

Eta Josu, aldiz, alde onak, ekartzen dizkion onuren alde.


Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Mmmmm... baneukan gogoa pixka bat gelditu eta atseden hartzeko.
JOSU.— Bai, erritmo bizian ari gara lanean. Ni ere nekatuta nabil!
AMAIA.— Norentzat da kafe hori? Nik ez dut nahi, e?
JOSU.— Lasai, niretzat da.
AMAIA.— Gauean ondo lo egiten duzu?
JOSU.— Primeran, zure gelatik gauero ez duzu basurde bat entzuten?
AMAIA.— Bai, zerri galanta!
JOSU.— Orduan, badakizu ez daukadala arazorik lotarako.
AMAIA.— Hala ere, hainbeste kafe hartzea ez da ona osasunerako.
JOSU.— Zergatik? Niri kafeak esna egoten laguntzen dit, eta gainera, asko gustatzen zait. Eta tertuliarako ere ona da.
AMAIA.— Ura ere bai!

ETENA


AMAIA.— Hobe duzu hainbeste kafe ez hartzea: urduriago ibiliko zara, Josu, bihotza dantzan jarriko dizu eta sabelerako ere ez da ona.
JOSU.— Hara gure sendagilea!
AMAIA.— Aizu, ez nabil txantxetan, laguntzen saiatzen ari naiz.
JOSU.— Ados, Amaia, ados, baina kafeak ere gauza onak ditu niretzat.
AMAIA.— Ez dakit ba.
JOSU.— Bai, begira, bizigarria da, eta nik hori behar dut; bestalde, bihotza babesten laguntzen du, eta badakizu nik bihotza oso delikatua daukadala.
AMAIA.— Gaixoa!
JOSU.— Gainera, buruko mina kentzen du, eta ez dizut azalduko zergatik izaten dudan buruko mina...
AMAIA.— Josu, aitzakiak. Gero ez etorri niregana kexaka, e?
JOSU.— Ez, Amaia. E, kafetxo bat?
AMAIA.— Ez!

Intéressant pour vous



A2
12-02-2016
16239597
01:51
1910