Potolofobia, gizen dauden pertsonen aurkako gaitzespena

Gizartearen gaitzespena, bullyinga, lana aurkitzeko zailtasunak... Horrelako arazoak izaten dituzte lodi dauden pertsona askok.

Sare sozialei esker, ordea, fobia honen aurkako mezuak zabaltzea lortu da.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Itziar Benede esataria.- Celestek ehun kilo baino gehiago pisatzen du eta harro esaten du lodi dagoela.
Bidea, baina, ez da erraza izan. Zortzi urterekin kiloak irabazten zituen erritmo berean jasotzen zituen irainak.
Ingurukoen gaitzespena jasotzen zuen. Arropa erostea amesgaiztoa zen. Urteetan ez zuen txandala ez zen beste jantzirik izan.
Errealitateok Gordofobia izeneko dokumentalean jasotzen dituzte.
Potolofobiaren biktima gehienak emakumezkoak dira eta askok irteerarik gabeko laberinto batean bukatzen dute.
Sendagilea.- Perfil bat dago beraien aurka eta horren presioa, ba bueno, autoestima baxua edukitzen baldin baduzu, uzten zara eramaten eramaten eta pixkanaka-pixkanaka kontrako prozesua egiten duzu, ez? eta erraza da hortik loditzea, ez?
Esataria.- Irudi honen eta argazki honen artean hiru urte eta 50 kiloko aldea dago.
Arantxak, osasun-arazoengatik urdaila operatu behar izan zuen.
Arantxa.- Esaten dute GORDA gainera, ez? con el moflete beteta, GORDA, en plan, hori, ez? mina egiteko. Sufritu dugu, bai.
Esataria.- Orain, badirudi gauzak aldatzen doazela. Sare sozialak potolofobiaren aurkako mezuz betetzen ari dira.
STOP potolofobia eta antzeko plataformetan aurkitu dute euren egoera ikusgai egiteko aukera.

 

B1
09-02-2016
16239490
01:52
5089