Docutec
Ebakuntza estetikorik egingo al zenuke?
Ebakuntza estetikorik egingo al zenuke? Egitekotan zer egingo zenuke?
Kalera atera eta inkesta egin dute Gaztea Irratiko Dida! programakoek gai horri buruz. Entzun zer dioten elkarrizketatutako batzuek.
ESATARIA EMAKUMEA. Badakizu datu batzuk biltzen aritu naizela, eta asko igo direla gorputza gaztetzeko tratamenduak?: ebaketak: azala leuntzeko, estiratzeko… horiek asko igo dira. Berriz, jaitsi den ebaketa ikaragarri da bularrak handitzeko ebaketa. Ez omen daude globo horiek modan ja.
ESATARIA GIZONEZKOA. Bueno, jaun-andreok. Inkesta bat daukagu gai horren inguruan eginda.
ESATARIA EMAKUMEA. Operazio estetikoei buruz pixka bat.
ELKARRIZKETATUA, GIZONEZKOA. Ez, ni neure buruarekin pozik nago nagoen bezala. Onartzen dut ni naizen bezalakoa eta ez nuke…
ESATARIA EMAKUMEA. Bueno, igual gaztea zara, ez?
ELKARRIZKETATUA, GIZONEZKOA. Bueno, 40 urte inguru.
ELKARRIZKETATUA, EMAKUMEA. Jende askok beharrik gabe egiten dutela. Gainera, batzuk ikusten ditut itsusiago: sudurrak, eta aurpegian jarri… Eta horiek denak iruditzen zait itsusiagoak daudela.
ESATARIA EMAKUMEA. Ebaketa estetikoei buruz.
ELKARRIZKETATUA, GIZONEZKOA. Bakoitzak berak jakingo du bere buruarekin zer egin behar duen. Nik ez dut horrelakorik egingo, ezta pentsatu ere, gainera. Ez baldin bada, ez dakit, istripu batengatik zikatrizen bat edo holako…
ELKARRIZKETATUA, GIZONEZKOA. Konplexu txiki bat baldin badaukazu, igual bai, baina…
ELKARRIZKETATUA, EMAKUMEA. Pertsona gaixo dagoenean, edo akzidente bat izan eta… Hori ondo ikusten dut, baina bestela iruditzen zait dela, ez dakit….. Nire iritzirako, e?
ESATARIA EMAKUMEA . Oso ondo, oso ondo. Ebaketa estetikoei buruz.
ELKARRIZKETATUA, EMAKUMEA. Nik neuk ez nuke egingo. Atera ezazu kontua nik 72 urte dauzkadala, baina 20 baneuzka ere ez nuke egingo. Aizu, baina gazteleraz esaten da ba: “La arruga es bella”, nik hala entzun izan dut. Eske, dauzkagun urteak onartzea ere…
ESATARIA EMAKUMEA. Ederra da.
ELKARRIZKETATUA, EMAKUMEA. Niretzat bai.
ESATARIA EMAKUMEA. Ebaketa estetikoei buruz eta, iritziak jasotzen ari gara.
ELKARRIZKETATUA, EMAKUMEA. Nire ustez gehiegi begiratzen ari gara orain. Baina bakoitzak den bezalakoa izan beharko du, ez?
