detalle dokuteka-generico-fitxa

Josu hizlari (A2B11)

Josu eta Amaia liburutegian ari dira lanean, masterrerako lan bat prestatu nahian. Liburuzainari galdetuko diote ea baduen leku egoki bat ahozko azalpena prestatzeko.

Liburuzainak baietz esan eta gela batera pasatuko ditu Josu eta Amaia, ozenki hitz egin, baina inori kalte egin gabe.

Transcription:[+] Transcription:[-]

LIBURUZAINA.— Arratsalde on!

JOSU.—  Arratsalde on, bai.

AMAIA.— Begira, badakizu master bat prestatzen ari garela. Datorren astean Josuk aurkezpen bat egin beharra dauka. Horregatik, entseatu nahi dugu. Badaukazue gelaren bat ozenki hitz egiteko?

LIBURUZAINA.— Zatozte nirekin!

LIBURUZAINA.— Nire ustez, leku egokia da hau. Hala ere, ez ezazue zarata gehiegirik egin, mesedez!

AMAIA.— Leku aproposa da, bai! Eskerrik asko!

LIBURUZAINA.— Ez horregatik. Agur!


ETENA


AMAIA.— Aproposa iruditzen zaizu lekua?

JOSU.— Moldatuko nintzen!!!!!! bestela ere, baina, tira, entsegu ederra egiteko aukera daukagu hemen.

AMAIA.— Ondo da. Gaur aurkezpena zuk egingo duzu eta nik bihar, ados?

JOSU.— Bai, bai, bai.

AMAIA.— Ba hasi zaitez nahi duzunean.

JOSU.— Bai... oraintxe hasiko naiz...

JOSU.— Egun on. Nire gaurko hitzalditxoan, komunikazio-plangintza batean sare sozialak nola erabiltzen diren azalduko dut. (...) Hasteko, erakunde bati buruz zer kontatu nahi dugun erabaki behar da; gauzarik inportanteenak kontatu behar dira. (...) Emm, eduki zehatzak aukeratu eta gero, Twitterren idatziko ditugu; badakizue, 140 karakteretan. (...) Facebook Twitterrekin lotuko dugu. Horrela, berri bakarra eginda, bi lekutan agertuko da...

AMAIA.— Josu, hori guztia edonork daki. Berrikuntzak aipatu behar dituzu; bestela, jendea aspertu egingo da.

JOSU.— Bai, ados... Argazkiak igotzeko, berriz, Instagram aukeratu dugu, oso erosoa delako.

JOSU.— Orain zer gertatzen da?

AMAIA.— Josu, horrela jarraitzen baduzu, zure komunikazio-kanpaina ez dizu inork erosiko. Gauza berriak, gizona!

JOSU.— Aizu, hobeto egiten badakizu, atera zu!

AMAIA.— Nahi duzun bezala. Nik neurea bihar aurkeztuko dizut, eta bikaina izango da.

JOSU.— Seguru!

 

 

 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

A2
12-01-2016

x61pRelaContWAR

16238755
02:14

x61pViewCountWAR

2947

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR