detalle dokuteka-generico-fitxa

Andres Urdaneta

Andres Urdaneta marinel ospetsuari buruzko dokumental bat egin zuten 2009an, bere garaian saria ere jaso zuena.

Erreportaje labur honetan pertsonaia honi buruzko xehetasun batzuk jasoko ditugu.

Untzi Museoaren ITSASOKO JENDEA atalean ere aurkituko duzu Urdanetaren biografia laburra.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Joxe Mari Gabiria kazetaria.- Orain dela ia bostehun urte euskaldun batek, itsas korronteen, haizeen eta izarren hizkuntzaren jabe zelarik, gauza harrigarria egin zuen: Ozeano Barea ekialdetik mendebaldera zeharkatu. Hala, munduko itsasorik handienean zehar, merkataritzako bide berriak aurkitu zituen. Andres Urdaneta ordiziarra izan zen gizon hori.

Mikel Urretabizkaia: Oso inportantea zen, diru pila bat lortzen zuten harantz joan eta espeziak ekarriz.

Joxe Mari Gabiria kazetaria.- Mikel Urretabizkaia kazetaria da lanbidez eta, Urdaneta bezala, ordiziarra. Itsas gizona jaio zeneko 500 mendeurrenaren ospakizunak zirela-eta, ia ordubeteko dokumentala egin zuen. Urdaneta hobeto ezagutzeko eta berari buruzko uste okerrak zuzentzeko balio izan du.

Mikel Urretabizkaia: Bera, berez, nabigatzailea da, eta esan dezakegu deskubridorea, eta mundu gizona eta nahi baduzu ere globalizadorea... eta baita ere fraidea, baina "baita ere".

Joxe Mari Gabiria kazetaria.- 1525ean, hamazazpi urte zituela, Andres Urdaneta Loaisa espedizioan sartu zen. Karlos V.a enperadoreak Elkano getariarrari eman zion espedizioaren ardura. Urdanetari gertakari hark erabateko aldaketa ekarri zion bizitzan; poz handiarekin erakutsi zion aitari Espezien Uharteetarako espedizioaren proiektua.

Gorka Lariz: Dokumentalaren eta istorio guzti honekin pertsonaia horri buruz asko ikasi dugu.
Joxe Mari Gabiria kazetaria.- Eta, batez ere, Gorka Larizek berak, dokumentalean bera baita protagonista nagusia, itsasoan ibili zen garaiko Andres Urdaneta.

Gorka Lariz: Filipinetara joan zenean ez zuen han bere hizkuntza eta bere kultura ezartzen. Zen gizon bat, nik ikusi dudanez, hango hizkuntzak eta kultura ezagutu nahi zituena, ezta?

Joxe Mari Gabiria kazetaria.- Bere garaian ohiko ez zen moduko pentsaera aurrerakoia zuen Urdanetak, historiako nabigatzailerik garrantzitsuenetakoa izan zen. Hala ere, bere figura ia ezezaguna da munduan eta hemen, Euskal Herrian, seguruenik ez zelako ez Ingalaterrakoa, ez Estatu Batuetakoa.

Mikel Urretabizkaia: James Cook oso ezaguna izan da Ingalaterrakoa zelako. Baina hau ez zen ez Ingalaterrakoa, ez Estatu Batuetakoa, orduan, nik uste dut hori dela arrazoi bat.

Joxe Mari Gabiria kazetaria.- Azkenean, ordea, eta zeharka, bederen, Urdanetak jaso du zegokion aitorpena, berari buruz egindako dokumentalaren eskutik hartu ere, "Urdanetaren sekretua" dokumentalak "Espainiako Erregea" nazioarteko kazetaritza saria irabazi baitu.

Mikel Urretabizkaia: Horiek ez dakite ezer ez istorio honi buruz. Orduan, ikusten dute produktua, ona iruditzen zaie, saria ematen dizute... Bueno, benetan, poztekoa da, nik uste taldea ere oso pozik dagoela honekin.
 

detalle2

Docuthèque

B1
26-06-2009

x61pRelaContWAR

16235809
03:11

x61pViewCountWAR

3820

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR