detalle dokuteka-generico-fitxa

Janis Joplin kantaria, oraindik bizirik

Rock and rolleko lehen emakume izarra izan zen, historiako blues-rock kantaririk onenetakoa. 1943ko urtarrilaren 19an jaio eta 1970eko urriaren 3an hil zen. Sexua, drogak eta rock and roll-a; Janis Lyn Joplinen bizitza.

Amy Winehouse, Jimi Hendrix, Kurt Covain edo Jim Morrison bezalaxe, Janis ere 27koen klub horren parte bihurtu zen, 27 urte eskasekin hil baitzen heroina-gaindosi baten ondorioz.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Rock and rolleko lehen emakume izarra edo historiako blues-rock kantaririk onenetakoa. Halaxe gogoan da gaur ahots urratuko abeslaria. Janis Joplin musikaria, 70 urte beteko bailituzke gaur, baina Jimi Hendrix, Kurt Covain edo Jim Morrison bezalaxe, Janis ere 27koen klub horren parte bihurtu zen, 27 urte eskasekin mito bihurtuta hil zelako heroina-gaindosi batekin.

Bestelako aurreikuspenak zituzten Janis Lyn Joplinen, hori baitzen bere izena berez, gurasoek, hiru seme-alaben artean zaharrena zen alabarentzako, gaurko egunez, 1943an jaio zen Janis Joplinentzako. Guraso guztiak bezala, dio, irakasle izan zedin nahi baitzuten. Baina Janisek Arte Ederrak ikasteko asmoz, unibertsitatera ere joan arren, abesten hasi zen gazte-gaztetandik Texasen, bere jaioterrian, blusa eta folka garagardoen truke, dioenez. Garai horretatik datorkio edariarekiko zaletasun biziaren sona. Eta saiatu eta saiatu arren, inguruak eta giroak estuturik, 1963an San Frantziskora alde egitea erabaki zuen; izan ere, han nahi zuena eginez aske aritu zen, drogekin arazo larriak izan bazituen ere, 35 kilo soilik pisatzeraino. Baina hasierako urte aztoratuen ondotik, 66an Big Brother and the Holding Company taldearekin batu eta arrakasta lortu zuten. Monterreyko jaialdian jo zuten urtebetera Jimi Hendrix eta Otis Redding-ekin batera; esate baterako, Ball And Chain kantuarekin entzuleak aho bete hortz utziz. Talde honekin Cheap thrills diskoa grabatu eta erabateko arrakasta bereganatu zuen Janis Joplinek, milioi ale salduz.

Hala, Londresen 69an eskaini zuen kontzertua bere onena izan zela zioen. Baina erabateko mitoa 69ko abuztuan bihurtu zen, Woodstock-en eskainitako kontzertuarekin, Piece of my heart bezalako kantuak jendeak berriro eta berriro errepika zezala eskatuz. Bere drogekiko mendekotasunak okerrera egin eta heroina uzteko Brasildik bidaian ibili ondotik, 70ean Full Tilt Boogie Band taldearekin bat egin zuen. Pearl diskoa grabatzen hasi zen eurekin, baina diskoa amaitzear zenean –1970eko urriaren 4an– Janis Joplin heroina gaindosi batekin topatu zuten hilda bere logelan. Zur eta lur jaso zuten lagunek albistea, heroina utzita zuela uste zutelako. Baina garaiko albiste nahasiak alde batera utziz, 27 urte eskasekin hil zen Janis Joplin. Pearl segidan bere diskorik laudorioenetako bat izango dena testamentu gisa utzita.

Baina ez gaitzala tristeziak kolpatu, negarrik ez, Janisek ez luke onartuko eta. Izan ere, bere testamentuan honako agindua utzi zuen: bere omenezko festa egin zezatela. Eta horretarako 2.500 dolar ere utzi zituen. Eta festa egin egin zen, “Edariak Pearl-en kontura” goiburupean, lagun eta senideekin.

Gaur ere holaxe gogoratuko da nazioartean Janis Joplin, bere omenezko kontzertu ugarirekin. Rockaren Fama Aretoan da 1995etik, Bizitza Osoari eskainitako Gramy saria ere jaso zuen gerora. Eta aurten Hollywoodeko Ospearen pasealekuan izar bat ere eskainiko zaio, gaur 70 urte beteko lituzkeen Janis Joplin bizi-bizirik jarraitzen duelako, askoren eta berezki emakume anitzen mito gisa.
 

detalle2

Docuthèque

B2
06-02-2013

x61pRelaContWAR

16235439
00:04:08

x61pViewCountWAR

8941

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR