Halloween Zumaian

Izen horrekin ez bada ere, Zumaiako gazteak aspaldian jolasten omen ziren antzeko festa batean.

25. zinta / 01:51:37


Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1.  Ez? Hezurdurak, eta holakoak, baina... 

Esataria 2.  Egia esan, beldurra non pasatzen den, hor ikusten, pelikuletan bakarrik e?, kalabazak eta hiltzaileak agertzen dira, baina nik uste hori Ameriketan eta pelikuletan gertatzen dela, baina Halloween benetakoa, benetakoa, benetakoa, non eta Euskal Herrian. 

Esataria 1.  Bai? 

Esataria 2.  Bai. Orain urte dezente. Esaten dugu, orain Halloween modan jarri da, eta pelikuletan ikusten dugu… 

Esataria 1.  Halloween hitzarekin ez da izango behar bada hori, izango zen… 

Esataria 2.  Ez, ez, ez, ez... 

Esataria 1.  Beste izen bat ipini beharko diogu. 

Esataria 2.  Izenik ere ez zuen. Festa, festa bat zen. Bai. Beldurra eta haurrak jolasean, 15, 14 urteko haurrak, egia esan, primeran. Eta non ikasi dugu eta non jakin dugu guzti hori (hori guztia)? Zumaian. Zumaian egon gara Celia eta Auria Egañarekin. Eta beraiek kontatu digute Zumaian eta bueno, kostalde guztian, hainbat eta hainbat sekretu dakizkitela eta Euskal Herrian ere Halloween eguna ospatzen zela. 

Esataria 1.  Gau, gau horretaz. 

Esataria 2.  Bai. Bai. Nola? Begira, entzun. 

Zumaian txikitan ere ibiltzen zinetela kalabazekin-eta! 

Solaskidea 1. Horixe. Kalabaza baino gehiago. Orduan ez zen horrenbeste kalabazarik((an). Zen arbia, erderaz nabo 

Solaskidea 2. Irriparra, (irribarrea) hauxe egiten zuen dena. Horrek edukiko zu(e)n fosforoa-edo. Eta aurpegietan honela egiten zuen, eta gero sartzen zinen zeretan, entradeetan (atarian), eta orduan, badakizu, argirik ez zego(e)n, eta ilunpetan, dena, dena floreszentea bezala gelditzen zen, eta sei edo zazpi jartzen ziren eta pasa hon(er)a eta joaten ginenean, indioak bezala bilatzen ginduzen (genituen), ja-eta denak iluminatuta: “ui, zer beldurra!”.       

Esataria 2.  Zulatzea eta aurpegia egitea ez zen erraza izango, gazte izanda. 

Solaskidea 1.  Barrua dena kendu egin behar zen, hustu egin behar zen. Barrua! 

Esataria 2.  Orduan sekretu asko, lehenengo hoztu,  

Solaskidea 1. Bai. 

Esataria 2.  Gero hustu egin behar. 

Solaskidea 1. Hustu. Hustu.  

Solaskidea 2. Eta gero begiak atera. Eta gero hemen ahoa bezala, honela… 

Solaskidea 1. Eta musua. Eta Musua. 

Eskeleto berdina, eskeleto berdaderoa. Eta gero kandela bat ipintzen zizuten barruan, ezta? 

Solaskidea 2. Barruan. Linternarik ez zunan (huen) egongo-eta.    

Solaskidea 1. Kandela ipini eta kandela piztu. Atea jo, eta orduan hor. 

Solaskidea 2. Kalabera, kalabera…  

Solaskidea 1. A klaro! 

Esataria 2.  Atea jo eta ihes.  

Solaskidea 1. Ihes. 

Esataria 2.  Nork esango? Halloween, hain modan dagoen Halloween, Ameriketatik etorri dena, Euskal Herrian urte dezente daramala ohiturak. 

Solaskidea 1. Nik dakidala. Eta nik baino zaharragoak ere egongo dira, e!, hori ezagutu dutenak, e! Ni baino zaharragoak ere bai. Hori nik esaten dizut, nik dauzkadan urteekin, nik garbi eta argi ezagutu dudala. Garbi eta argi. Gero, klaro, azkenerako, ze txorakeria, ze txorakeria!, edo zera...  

Solaskidea 2. Eta gero, atzera berriro… 

Solaskidea 1. Orain , orain modan jarri da.  

Esataria 2.  Ai, zeinek esango, ezta? 

Esataria 1.  Bai. Bai. Bai.  

Esataria 2.  Hainbat urte eta… 

Esataria 1.  Arbi-burua hartu eta noski, kalabazarik ez zen orduan behar bada izango… Batek daki, ez?, baina!  

Esataria 2.  Nik uste sekretu guzti horiek (horiek guztiak) eta, irlandarrak-eta, hemen eta itsaso, itsasontzietan ibiltzen diren marinelak-eta hona behar bada, kostaldera, ekarri zutela.  

Esataria 1.  Hor elkar-truke moduko bat, ezta? 

Esataria 2.  Eta haurrek, haurrek egin zutela horrelako interpretazio edo joko berezi bat, eta aizu, Euskal Herrian ere jolasten zen. Gero ohitura nolabait ahaztu egin da, eta berriro modan ekarri dute pelikulak-eta, baina  egia esan, Euskal  Herrian ere primeran ibili gara, eta moderno-moderno.     

  

 

Intéressant pour vous



B2
31-10-2002
16234447
00:03:00
4214