Docutec
Death Kafea: Hitz egin dezagun heriotzaz
Heriotza gure bizitzan ohikoa den arren, beldur handia eragiten digu horri buruz hitz egiteak eta tabu gehiegi ditugu oraindik apurtzeko.
Tabu horiek apurtzeko eta heriotza bizitzeko dauden arazoei aurre egiteko helburuarekin sortu zen 'Death Cafe' ekimena. Kafe baten bueltan, giro atseginean, heriotzari buruz hitz egiteko modua eskaintzen du ekimen honek. Londresen sortu zituzten aurreneko taldeak eta duela gutxi hasi ziren Euskal Herrian ere martxan jartzen.
Jaione Oribe musikoterapeutak eman du ekimenaren berri, Euskadi Irratiko Mezularia saioan. Saio osoa hemen entzungai.
KAZETARIA.- Gai sakona eta isilean geratzen dena, gaur, asteleheneko elkarrizketarako aukeratu duguna, heriotza, buruhauste asko eragiten duen gaia, isilean uzten dugun arren. Horregatik hasi dira antolatzen Death kafe deitu dituztenak, heriotzari buruz hitz egiteko topaketak hain zuzen ere. Jaione Uribe, arratsalde on di(eza)zula.
JAIONE ORIBE:- Arratsalde on.
KAZETARIA.- Death kafe Gasteizko taldean ari zara zu sustapen-lanak egiten.
JAIONE.- Hori da.
KAZETARIA.- Zergatik antolatu dituzuen horrelako bilkurak, esango didazu?
JAIONE.- Ba bueno, bilkura hauek daukaten funtsa da nolabaiteko normalizazio bat eragitea heriotzaren inguruan, ez? Azkenean heriotza gaur egun gure gizartean nahiko era dramatikoan bizi da eta bueno, azkenean, heriotza oso gertu daukagun zerbait da, ez? Eta orduan, bueno, uste dugu gai hau normalizatu behar dela bizitza hobeto baloratzeko, eta modu honetan, bueno, tabua egin den gai hau gizartera atera, ez? Eta bueno, horretan gabiltza “Vivir con voz propia” elkarteko kideak, ezta?
KAZETARIA.- Jon Underwood-ek hasi zuen ekimen hau Erresuma Batuan, esan didazun bezala…
JAIONE. Hori da.
KAZETARIA.- Eta hortik iritsi zen Gasteizera, baina, esate baterako, aurreko astean izan dira Death kafeak Gasteizen ez ezik, ba Donostian ere bai, eta beste hainbat lekutan ere bai.
JAIONE.- Hori da. Gure kide batek eman zigun ideia Death kafea egiteko eta bueno, bera badago HUCI izeneko proiektu batean sartuta, “humanizando los cuidados intensivos” izenekoa, eta ba bueno HUCIn sartuta dauden hainbat pertsonek nahi izan dutena da Death kafea hiri ezberdinetara eramatea, ez? Orduan, bai aurreko astean, eta bai maiatzean egin izan ziren hainbat Death kafe hiri ezberdinetan ordu berdinean. Ez bakarrik Espainian baizik eta beste herrialde batzuetan ere. Adibidez, Txilen, Argentinan edo Eskozian, esate baterako.
KAZETARIA.- Eta Gasteizko kasura etorrita, talde txikietan elkartzen zarete.
JAIONE.- Bai. Hori da. Jartzen dugu 15 pertsonako limite bat. Ideia da ba, nolabaiteko, konfiantzaz eta errespetuz hitz egitea heriotzari buruz, ez? Orduan, taldetxo txikietan ba eztabaida hori askoz ere interesgarriagoa izaten da.
KAZETARIA.- Eta elkarrizketari dagokionean, hau norbaitek sustatzen du edo…
JAIONE.- Ba depende. Normalean ez da beharrezkoa izaten nolabaiteko dinamizadore (dinamizatzaile) bat edo moderatzaile bat. Badago, noski, gure, gure zerbitzuko pertsona bat egoten da moderatzen, baina errealitatea da, azkenean, ba bueno, jendea ireki egiten dela eta berehala hasten dela hitz egiten, ez? Eta bueno, argi utzi behar da ez dela laguntza-talde bat, ezta dolua lantzeko talde bat, baizik eta inolako helbururik gabe heriotzari buruz hitz egiteko esparru bat, ez? Eta orduan, ba bueno, egiten den lehen gauza da joaten direnei galdetzea: “Ba zerk ekarri zaitu hona?”…
KAZETARIA.- Zerk eraman ditu? Zerk eraman ditu, Jaione?
JAIONE.- Ba bueno, izan daiteke esperientzia pertsonal bat, izan daiteke esperientzia profesionala, izan daiteke ba bueno, betidanik gai hori barruan, hitz egin nahi izan duen norbait egotea, eta beno, orain arte, bueno, ez duela bere tokia aurkitu ez?, horri buruz hitz egiteko. Orduan, ba, bueno…
KAZETARIA.-. Jendea nola ateratzen da kafe horretatik?
JAIONE.-. Ba normalean irteten dira esparru intimo batean egon izanaren sentsazioarekin, ez? Nolabaiteko, ez dakit, pertsona ezberdinekin nolabaiteko intimitate horretara iritsi izanaren esperientziarekin.
KAZETARIA.- Hola, gainetik pisu bat kendu izanda bezala?
JAIONE.- Bai. Eta batez ere ba bueno, batzuetan egoten da nolabaiteko beldur bat horri buruz hitz egiten hasteko, ez?, eta gero ikusten duzu oso errazak izaten direla elkarrizketak.
KAZETARIA.- Zer apuntatu da, adineko jendea, jende gaztea, erdi-mailakoa?
JAIONE.- 20-60 urte-bitarteko jendea eta bueno, badirudi gehienbat 40 urte ingurukoak izan direla.
KAZETARIA.- “Hitz egin dezagun heriotzaz”, traola bat aurretik duela, hor aurkituko duzue informazioa
