Etxebizitzen azterketa teknikoa

Gure osasunari begiratu beharra izaten dugun bezala, gure etxebizitzaren osasunari ere erreparatzea komeni zaigu. Eta autoei ITVa pasatzen diegun bezala, 50 urte eginak dituzten etxeei etxebizitzen azterketa teknikoa (EIT) pasatu beharra dago.

Gai horren inguruan sortzen diren kezkei erantzuteko, Lander Arregi aparejadorearekin hitz egin dute Euskadi Irratikoek eta, besteak beste, azaltzen du zer diru-laguntza dauden, zer arazo detektatzen dituzten, nola egiten duten azterketa hori eta abar.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Gure osasunari begiratu beharra izaten dugun bezala, gure etxebizitzaren osasunari erreparatzea ere komeni zaigu. Eta autoei ITVa pasatzen diegun bezala, 50 urte eginak dituzten etxeei EITa pasatu beharra dago, etxebizitzen azterketa teknikoa egin beharra dago. Gai honen inguruan sortzen diren kezkei erantzuteko, Lander Arregi aparejadorea dugu gurekin. Etxebizitzaren EITak, eraikinen ikuskapen teknikoak, 10 urterako iraupena duela esan digu Lander Arregi, Arkitaldeko aparejadoreak. Eta zaharberritze-lanak egiterakoan eskatzen diren diru-laguntzen inguruan ere aritu zaigu.
LANDER ARREGI APAREJADOREA. Ba diru-laguntzen gaia Euskal Herrian badaude, Euskal Autonomia Erkidegoan badaude, baina oso-oso txikiak dira. Ehuneko, obraren % 5a, baina gehienez 2.000 euro komunitate bakoitzari. Direnean parte zaharrak eta, bueno, protegituta (babestuta) dauden zonaldeak, 3.000 eurotara iristen dira. Eta gero, errenta-aitorpenean ere daukazu desgrabatzea obra horien kostua. Nafarroan ba, estaldura termikoa berritzen baldin baduzu, % 40eko diru-laguntzak daude. Irisgarritasunaren % 45a: Kunplitu (bete) behar dituzte parametro batzuk, igogailuak izan behar ditu neurri minino batzuk, iristeko laguntza horretara…
KAZETARIA. Eraikinaren ikuskapen tekniko hori nork egin behar duen galdetutakoan, berriz, Jaurlaritzako Etxebizitza Sailean diote edo arkitekto batek edo arkitekto tekniko batek egin dezakeela.

LANDER ARREGI APAREJADOREA. Dekretua hor dago eta jendeak bete egin behar du dekretua. Orduan gomendatzen dugu, baita guk ere, ba edozein aparejadore –edo arkitekto teknikoa berdina dena– edo arkitekto batengana joatea kontsulta egitera; edo elkargoetara joatea, ba aber egin behar duten edo nola d(ih)oan gaia kontsultatzeko.
KAZETARIA. Eta azaldu digu zer-nolako ikuskapena izaten den, zeri erreparatzen zaion batez ere.
LANDER ARREGI APAREJADOREA. EITa berez, atera zenean lehendabiziko dekretua, 12an (2012an) aztertzen zituen eraikinaren parte batzuk eta beraien egoera: teilatua, egitura, fatxadak; eta gero, estolderia eta, bueno, ur-suministroa. Baina gero sartu zuten irisgarritasunaren estudio oso gainerako bat… Nire ustetan, ez dakit EITa den erreminta oso egokia irisgarritasuna ikusteko, zergatik aukera asko daude etxeetan irisgarritasuna hobetzeko.
KAZETARIA. 50 urtetik gora dituen etxebizitza bati begira jarri eta, galdetu diogu Lander Arregi aparejadoreari, zeintzuk izaten diren arazo nagusiak?
LANDER ARREGI APAREJADOREA. 30 EITa artean egin ditugu eta, adibidez, teilatuen, ikusi ditugun teilatuen % 60ek zuten zerbait egin beharra. Ez du esan nahi oso grabea denik, adibidez, tximiniak konpondu egin behar dira edo kanaloiak (ubideak), adibidez, txikituta zeuden. Ez dira oso grabeak baina % 60ek daukate zerbait hor ikusteko. Egiturek ere izaten dituzte gauza batzuk. Printzipioz inspekzioa da bisuala eta ba, bueno, etxeak normalean adierazi egiten digu bisualki zer gaixotasun dauzkan.

B2
13-12-2017
16177403
00:03:21
3501