Laster diruak ez du hotsik egingo

Gizakiaren historian, dirua eta urrea garrantzizko tresnak izan dira harreman ekonomikoetan. Urrea ez da gaur egun erabiltzen ordainketak egiteko eta, itxura guztien arabera, urte batzuk barru dirua ere desagertuko dela diote adituek.

Gai horri buruz hitz egiten du irratiko audio honetan Juanjo San Miguel adituak. Gure gizartean gero eta gutxiago erabiltzen dugu dirua; txartelak eta telefono mugikorra, berriz, gero eta gehiago. Orduan, desagertzeko zorian al dago dirua?


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Nazioartean. Dirua eta urrea gizakiaren historian garrantzizko tresnak izan dira harreman ekonomikoetan. Urrea ez da gaur egun erabiltzen ordainketak egiteko eta, itxura guztien arabera, urte batzuk barru dirua ere desagertuko dela diote adituek. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL, NAZIOARTEKO ADITUA. Gaur egun, herrialde garatuetan ordainketa gehiago egiten dugu dirua erabili gabe, diruaz baino. Mundu mailan, ordainketen % 40 egiten dugu diruz, baina erabilitako diru guztiaren % 14 besterik ez dira ordainketa horiek. Eskudirua erabiltzen dugu, batez ere ordainketa txikiak egiteko: eguneroko erosketak edo tabernakoak egiteko.
    Adituek diote urte gutxi barru dirua kentzea izango dela egokiena, garestia delako –egin eta garraiatzea– eta iruzurra, ezkutuko ekonomia, indartu eta babesten duelako. Diru elektronikoa, aldiz, erosoagoa da, merkeagoa eta seguruagoa. Gaur egun herrialde batzuetan, Suedian eta Danimarkan, ahalegin berezia egiten ari dira eskudirua kentzeko eta ordainketa guztiak txartelen edo sakelako telefonoen bidez egiteko.
Adituek horiek uste dute, hala ere, ez dela hain erraza izango dirua kentzea, batez ere herrialde batzuetan, jendeari konfiantza ematen diolako eta euskarria sendoa izan daitekeelako krisi-garaietan edo, besterik gabe, argia joaten denean. Diru birtuala erosoagoa eta garbiagoa da, baina arriskuak ere baditu, besteak beste, jende askorentzat zenbat gastatzen duen neurtzea zailagoa delako; horrez aparte, txartelen bidez edo sakelako telefonoz egindako ordainketek gure joan-etorrien eta gastu guztien jarraipena egiteko aukera ematen dutelako.
    Erronka hortxe dago baina, esan bezala, aditu gehienek uste dute eskudirua laster amaitu edo, gutxienez, bere erabilera asko murriztuko dela.

                                                                                          Letra urdinez gaiarekin lotutako espresioak

B1
05-12-2017
16177218
00:01:46
3907