Esaera zaharrak ikasteko aplikazioa

Jokoaren funtsa da jokalariek hitzak modu egokian ordenatu behar dituztela, esaera zaharrak osatzeko, eta jokoak nota jakin bat jartzen du akatsen eta erabilitako denboraren arabera.

Joel Barnes Bizkaian bizi den estatubatuarrak eta Imanol Fernández ingeniari informatikoak sortutako enpresak garatu du ‘Esaera zaharrak’ doako aplikazio hau, Android sistemadun telefonoetarako eta Iphone eta Ipadetarako.

 

Online ere joka daiteke beste jokalari batzuen kontra. Egun, aplikazioak 250 esaera baino gehiago dauzka.


Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Errementariaren-etxean-zotza-nagusi. En casa del herrero cuchillo de palo. Doakoa da, 3 aste besterik ez du eta erosoa da: poltsikoan eraman dezakegu. Euskara ikasteko tresna berri batez ari gara.
JOEL BARNES. Para aprender euskera….
GIZONEZKOA. Jendeari ematen dizkiogu esaera zaharrak, baina hitzak desordenatuta ematen dizkiogu eta beraiek egin behar dutena da hitzak ordenatu eta horrela esaera zaharra zuzena eman.
KAZETARIA. Esaera zaharrak aplikazioa Joel Barnes estatubatuarraren ideia izan da. Ingelesa ikasteko, beste hainbat aplikazio ditu, baina 14 urte daramatza Euskal Herrian eta, esan digunez, omenaldia egin nahi zion hizkuntzari.
JOEL BARNES. Y hemos querido….
KAZETARIA. Kalera, ikastetxeetara, euskaltegietara eta munduko txoko guztietara eraman nahi ditu euskal esaera zaharrak jokoaren sortzaileak.
JOEL BARNES. Puedes jugar solo…
KAZETARIA. Jaio berria da, baina gogor dator.
GIZONEZKOA. Aste honetan hasi gara promozioarekin eta aste honetan lortu ditugu 7.000 deskarga inguru.
KAZETARIA. Google play edo Apple store-n eskura daiteke eta, lasai, huts eginda ere saiatzen denak lortzen baitu.

B2
04-12-2017
16177208
00:01:22
4476