detalle dokuteka-generico-fitxa

Amazoniako oihan tropikalak arrisku bizian

Munduko ekosistemarik aberats eta berezienetakoa den Amazonia arrisku larrian dago, gizakia bertako oihan tropikalak suntsitzen ari baita.

Greenpeace talde ekologistak salatu du Brasilgo Mato Grosso estatuan bertako zenbait biztanlerekin egin duten sarraskia zenbait multinazionalek Amazoniako basoak arazorik gabe suntsitzen jarrai dezaten.

Juanjo San Miguel kazetariak kontatuko digu zer nolako suntsiketa ari den gertatzen Amazonian, eta norainoko garrantzia duten bertako ekosistemek.
 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Nazioartean, Amazonia munduko oihan tropikal handiena arriskuan dagoela salatu du Greenpace talde ekologistak. Urtero milaka kilometro baso desegiten dira, gehienak era ilegalean eta behar izanez gero indioak eta bertako biztanleak mehatxatu eta hilez, Juanjo San Miguel.
 
JUANJO SAN MIGUEL.- Brasilgo hiriburuan, Brasilian, egin du salaketa Greenpeacek. Lehendabizi Mato Grosso estatuan izandako sarraskia gaitzetsi dute. Armatutako talde batek 9 pertsona hil eta beste 8 torturatu ditu.  Erasoaren helburua: garbi adieraztea indioei eta bertan bizi direnei zer gertatuko zaien agintzen zaiena egiten ez badute. Urtero, milaka eta milaka km koadro desegiten dituzte zura ateratzeko, edo arbolak kendu eta gero soja eragin edo okelerako behiak hazteko. Amazoniak zortzi milioi eta berrehun eta hogeita hamabost mila km koadroko zabalera du. Bertan sortzen da gizakiok eta animaliek behar dugun oxigenoaren erdia. Baina, urtero baso horren zati handi bat desegiten dute. Egiten den gehiena, gainera, ilegala da, baina Brasilen dagoen ustelkeria handiak eta handik ateratako zura jasotzen duten herrialdeen axolagabekeriak galarazten dute kontrola. Zura eta altzariak batez ere, Estatu Batuetara, Europara eta Txinara bidaltzen dituzte, eta herrialde hauetan oso gutxitan egiaztatzen dute iristen den hori legala den ala ez. Greenpeacek salatu du Amazonia ustiatzen ari diren enpresek, gasa, petrolioa, zura ateratzen dute edo meategiak dituzte, ez dutela ezer egiten edo zuzenean onartzen dutela jokaera mafioso hori.

Amazoniaren aberastasunaren eta garrantziaren adierazle dira bertan, hango ibaietan berrehun mila arrain espezie daudela edo hamar kilometro koadroko zabaleran zazpiehun eta hirurogei arbola-espezie ehun eta hogeita bost ugaztun, laurehun hegazti-mota, ehun narrasti eta hirurehun anfibio aurkitu zituztela orain dela 15 urte egindako ikerketetan.
 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
23-11-2017

x61pRelaContWAR

16176957
02:01

x61pViewCountWAR

3827

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR