Denda txikiak ala frankiziak nahiago?

Betiko eztabaida: gertuko merkataritza ala nazioarteko markak dituzten denda handiak. Donostian duela gutxi inkesta egin dute, eta donostiarrek nahiago omen dute gertuko merkataritza.

Gai horren ingurko erreportajea daukazu irratsaio honetan. Bertan, liburu-saltzaile eta hiritar batzuen iritzia biltzen dute Euskadi Irratiko kazetariek.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1. La Casa del Libro katea ezagunak saltokia irekiko du hemendik gutxira Gipuzkoan, Donostian zehazki, eta hiru solairutan banatuta 600 metro karratu izango ditu, 50.000 titulurekin, Gipuzkoako liburu-dendarik handiena izango da La Casa del Librorena. Albiste honek liburu-denda txikien artean kezka piztu du, eta kontuan hartu behar da duela gutxi egin den inkesta batean, donostiarrek ziotena, kexu dira betiko komertzioa galtzen ari delako. David Beramendi.  
KAZETARIA 2. Gogoan al duzue soinu hau? (txilin-hotsa) Betiko denda txikira sartzerakoan lehen entzuten genuen soinua da, baina gaur egun hauxe nagusitzen ari da. (musika-hotsa). Denda handietan jartzen duten musika modernoa. Garai berrien ikurra omen da. Betiko eztabaida: gertuko merkataritza ala nazioarteko markak dituzten denda handiak. Donostian duela gutxi inkesta egin dute. Eta donostiarrek nahiago omen dute gertuko merkataritza.
ELKARRIZKETATUA 1. Txikia nahiago dut, gertutasuna eta tratu desberdina.
ELKARRIZKETATUA 2. Berotasun gehiago, ez?, ze handi-handian jende asko egoten da, arropa dena botata egoten da, eta…
ELKARRIZKETATUA 3. Bakoitzak ditu bere abantailak, saltoki handietan zuk zerorrek ikusten duzu produktua, zerorrek aukeratu: non egina dagoen, nola egina dagoen, ze osagai dauzka, ze prezio dauka… Txiki batera joaten bazara, lotuago gelditzen zara.
KAZETARIA 2. Hala ere, denda handiek hartu dute erdiko hirigunea.
ELKARRIZKETATUA 4. Frankiziak direla eta ba gaizki. Nahiago dut bestea, hiriari beste bizitasun bat ematen dio.
ELKARRIZKETATUA 5. Denda txikien zale naiz, baina opari bat egin nahi baldin baduzu edo, gaur egun eskaintzen dutena, diru-itzultzea, edo akats bat daukalako… Txikiek ere, beharbada, egokitu beharko luketela gauza horietara.
KAZETARIA 2. Eztabaida horixe berpiztu da orain Donostian. Kontua da La Casa del Libro kateak bere lehendabiziko denda irekiko duela Donostian: denda erraldoia, 600 metro koadro, 3 solairu eta 50.000 titulu. Liburuen kopuruan Gipuzkoako handiena izango omen da. Andoni Aranzegi, Gipuzkoako liburu-saltzaileen presidentea da.
ANDONI ARANZEGI. Liburu-denda berri bat irekitzen den momentuan beti berri on bat da, hiri bateko kulturarentzat, eta alde horretatik, berri ona da. Baina egia da elkartekideen artean, ba bueno, pixka bat preokupazioa (kezka) dagoela, eta azken finean, Gipuzkoan eta Donostian dagoen merkatua da dena…
KAZETARIA 2. Internet, pirateria, e-book-a… sektoreak krisia bizi du azken urteotan.
ANDONI ARANZEGI. Itxi, itxi izan dituzte liburu-dendak. Nik uste okerrena dela, hala ere gutxi ireki dituztela, krisia dela eta, komertzio, Interneteko komertzioa, eta pirateria ere bai, noski, baina bueno… Liburu-denda handia da, ez da Gipuzkoako handiena, metro karratu aldetik Alde Zaharreko Elkarrek, adibidez, metro karratu gehiago ditu, eta horri, horri aurre egingo diogu.
KAZETARIA 2. La Casa del Librok Abenidan irekiko du denda. Bertan jada ez da gertuko merkataritzaren arrastorik geratzen. Banketxeak bai, 7 banketxek dute bertan euren egoitza, eta beste horrenbeste hainbat marka ezagunek: Zara, H&M, Massimo Dutti…

B1
16-11-2017
16176819
00:02:56
3624