detalle dokuteka-generico-fitxa

Leninen mausoleoa

Leninen momia berriro eztabaidagai bihurtu da Errusian. Iraultza Sobietarraren 100. urteurrena betetzen den honetan, gero eta gehiago dira Leninen gorpua hobiratu behar dela diotenak. Oraindik, hala ere, asko dira horren aurka daudenak.

Juanjo San Miguel adituak azaltzen du irratsaio honetan zertan den auzia, Lenin hil zela ia 100 urte bete direnean.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Nazioartean, Errusian, Leninen momia berriro eztabaidagai bihurtu da. Iraultza Sobietarraren 100. urteurrena betetzen den honetan, gero eta gehiago dira Leninen gorpua hobiratu behar dela diotenak. Oraindik, hala ere, asko dira horren aurka daudenak. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL. Vladimir Ilitx Ulianov, Lenin, 1924an hil zen. Bere gorpua baltsamatu egin zuten eta Moskuko Plaza Gorriko Mausoleoan da harrezkero. Bigarren Mundu Gerran Siberiara eraman zuten, alemanen erasoek arriskuan jar zezakeelako. Leninen gorpua baltsamatuta dago, esan bezala. Bi urtez behin Errusiako Zientzia Akademiako adituek behar duen tratamendu biokimikoa ematen diote momiak itxura onez segi dezan. Hiru urtez behin, berriz, trajea aldatzen diote. Leninen momia benetako artelana dela uste dute adituek eta, aurten bertan, zaintzen dutenek adierazi dute azken urteetan izandako aurrerakuntzen ondorioz, mugagabe eduki dezaketela gaur egun dagoen bezala.
    Momiak itxura ona izan dezan, berriz, urtero 200.000 euroko aurrekontua dute. Baina azken urteetan errusiarren artean benetako polemika sortu da, gero eta gehiago direlako diotenak ordua iritsi dela Lenin hilobiratzeko, bere garaia amaitu delako eta diru hori beste zerbaitetan erabili litekeelako.
    Baina oraindik asko dira juxtu kontrakoa uste dutenak. Besteak beste, oraindik oso indartsua den Alderdi Komunistako kideak. Iturri ofizialek uste dute agian ordua iritsi dela Sobiet Batasunaren aitaren momia erretiratzeko, baina hurrengo belaunaldiak egin beharko duela hori, gaur egun erabaki horrek benetako gatazka eragin lezakeelako Errusiako gizartean.

detalle2

Docuthèque

B2
08-11-2017

x61pRelaContWAR

  • San Miguel, Juanjo
16176637
00:01:39

x61pViewCountWAR

2883

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR