detalle dokuteka-generico-fitxa

Donostiako metroa

Datorren astean hasiko dira Donostiako erdigunetik pasatuko den metroa eraikitzeko lanak eta 2020. urtean amaituko dira.

Metroak 4,2 kilometro eta 3 geltoki izango ditu; aurrekontua 180 milioi eurokoa da. Kolore guztietako iritziak daude donostiarren artean. Iritzi horietako batzuk bildu dituzte Euskadi Irratiko erreportaje honetan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1. Donostian, datorren astean hasiko dira ofizialki hiriko erdigunetik pasako den metroa eraikitzeko lanak. Zehazki metroaren lehenengo zatiaz ari gara, Euskal Herriko Unibertsitateko kanpusetik gertu, geltokia izango duen Kontxa-Benta Berri zatiaz. Aldekoen eta kontrakoen artean, ba donostiarrak zatituta. David Beramendi.
KAZETARIA 2. Kolore guztietarako iritziak daude.
KAZETARIA 2. Datorren astean hasiko dira Donostian hiriko erdigunetik pasako den metroa eraikitzeko lanak. Lanak 2020. urtean amaituko dira. Metroak bi zati izango ditu: Benta Berri-Kontxa eta Kontxa-Easo. Guztira 4,2 kilometro eta 3 geltoki, Benta Berrin, EHUko kanpusetik gertu, Kontxan eta Eason. Aurrekontua: 180 milioi euro.
Lanak amaituta, bidaiariek ez dute trenez aldatu beharko Eason. Eneko Goia alkateak dio proiektu estrategikoa dela honako hau donostiarrentzat, baina bereziki gipuzkoar guztientzat.
ENEKO GOIA. Gure hiriak eskuartean proiektu garrantzitsuak baldin badauzka,hau da garrantzitsuenetako bat. Eta proiektu hau da 2022. urtetik aurrera, aurretik nola bizi ote ginen galdetuko duen horietako bat. Hiria erabat eraldatzeko aukera ematen digulako, eta garraio publikoan izugarrizko jauzia suposatzen duelako.
KAZETARIA 2. Baina zer diote donostiarrek? Hiritarrak zatituta daude. Batzuk alde, besteak kontra. Antigua auzora goaz lanak Zarautz kalean hasiko baitira datorren astean.
HERRITARRA 1. Lehenago okerrago ikusten nuen, eta orain, berriz, ez diot horrenbesteko arazo ikusten. Gauza martxan jartzen denean, ba onartu egiten dugu eta egokitzen gara. Eta trena da mugikortasun-tresna bat, soluzioa eman behar diguna gipuzkoarrentzat.
HERRITARRA 2. Ez dut uste beharrik dagoenik horretarako, autobus-zerbitzua ona izanik, maiztasuna izanik. Nire galdera beti da: zeinentzat ari garen eraikitzen hori?
HERRITARRA 3. Ba metroaren kontra gaudela. Ikusten da ba obrak badaudela… Estruktura askotan edifizioen oinarriak eta hola, afektatu egiten dituela…
KAZETARIA 2. Gertu Ibaetako kanpusa dago. Diotenez, EHUko ikasleak dira metroari zuku gehien aterako diotenak. Baina beraiek zer uste dute?
HERRITARRA 4. Metroa asko erabiltzen dela eta ideia ona izango litzateke honaino egitea parada (geltoki) bat.
HERRITARRA 5. Hori da. Pasaiatik datozenak eta horrela ba, beraientzat berez hobeto.
HERRITARRA 6. Niri, berriz, iruditzen zait kristoren gastua dela. Ez da hainbeste ibili behar.
HERRITARRA 7. Uste dut badugula nahikoa eta ez dugula gehiago behar.
HERRITARRA 8. Ba ez nago ados. Ze uste dut badauzkagula baliabide onak transportean eta mugitzeko, gainera, Donostia ez dela oso handia.
KAZETARIA 2. Ba esandakoa: gustu guztietarako iritziak. Horrexegatik Jaurlaritza auzotarrekin batzartu da kezka guztiak argitu nahian. Atzera-bueltarik ez, eta hortaz, metroa 2022an inauguratuko da. 

detalle2

Docuthèque

B2
26-10-2017

x61pRelaContWAR

16176313
00:02:50

x61pViewCountWAR

3394

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR