detalle dokuteka-generico-fitxa

Eta mundua bihar amaituko balitz?

Historian zehar askotan egin dira predikzioak munduaren bukaera gertu dagoela esateko. Irratsaio honetan, Idoia Torregaraik errepaso txiki bat egiten die predikzio horiei.

Halaber, Idoioak eta entzule batzuek kontatzen dute zer egingo lukeen berak egoera horretan. Eta zuk zer egingo zenuke, jakingo bazenu mundua laster amaituko dela?

 

 

(Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, klik egin hemen)

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

IDOIA TORREGARAI. Zer egingo zenukete, bihar amaituko balitz mundua? E! Hauxe da planteatzen degun (dugun) galdera.
MANU ETXEZORTU. Imajina ezazu mundua bihar bukatuko dela. Zer egingo zenuke?
IDOIA TORREGARAI. Hori da. Bai. Historian zehar munduaren akabera aurreikusi duten (uneen) errepaso txiki bat egingo dugu.
MANU ETXEZORTU. Bale. Oso ondo.
IDOIA TORREGARAI. Bai? Lehendabizikoak erromatarrak izan ziren.
MANU ETXEZORTU. Hara! Horiek ere esan zuten.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Erroma fundatu eta 12 urtetara suntsitua izango zela uste zuten. Gutxi, denbora gutxi hiria sortzeko. Zergatik? Ba Romulori, e, Romulori, 12 arranok zenbaki mistiko horren indarra esan omen ziotelako.
Zer gertatu zen? Ba aurreko profezioa (profezia) bete ez zenean… Orduan pentsatu zuten erromatarrek edo, esan (zuten) “kalkuluak gaizki egin ditugu”.
MANU ETXEZORTU. Bale. Matematika gaizki.
IDOIA TORREGARAI. Hori da. Arrano bakoitzak hamarkada bat ordezkatu zuen. Orduan esan nahi du Erroma sortu eta 120 urtetara suntsituko dela pentsatu zuten.
MANU ETXEZORTU. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Orduan, profezia hau ere, 120 urte, iritsi zen. Eta Erroma ere ba, ez zen suntsitu. Gero, noski, milurte aldaketarekin ere…
MANU ETXEZORTU. Hor beldur ikaragarria sortu izan da beti
IDOIA TORREGARAI. Hor ere beldur ikaragarria sortu zen. Erdi Aroan, noski, 999. urtetik milagarren horretara…
MANU ETXEZORTU. Klaro!
IDOIA TORREGARAI. Ba, klaro! E, bueno, jendea hasi zen esaten: “aldatu egingo da, hau suntsitu egingo da!”, tal, tal, tal… (eta abar, eta abar, eta abar)
MANU ETXEZORTU. Mundua bukatuko da
IDOIA TORREGARAI. Zer pasa zen hor? Ba, bueno, jendea ez zela enteratu. Orduan ez zegoen whatsapik eta horrelakorik. Orduan lasai ederrean bizi ziren, presiorik gabe. Orduan “sin pena ni gloria” (besterik gabe) gertatu zen toki batzuetan. Beste batzuetan, ba bueno, hiri handiagoetan eta…
MANU ETXEZORTU. Nahiko lan izango zuten jatekoa bilatzen.
IDOIA TORREGARAI. Horixe esan behar nuen, baina bueno… Hor egon zen baita ere aztoramendu-momentu bat.  
MANU ETXEZORTU. Krisi-momentu bat, ezta?
IDOIA TORREGARAI. Bai. Gero pixka bat aurrerago segituta, 1666. urtean, klaro, 666 deabruaren zenbakia zela eta, hor ere aurreikusi zuten, noski, deabrua etorriko zen, hau dena, irekiko dira lurrak, eroriko gara... Baina deabrua, bistan denez, infernuko etsaia, beste zerbaitetan arituko zen, edo despistatu egin zen, ze urte horretan ez zen pasa. 1954an, berriz, Martin andrea, Chicagoko etxeko andre bat zen, eta idazketa automatikoaren bidez estralurtarren mezuak jaso zituela esan zuen…
MANU ETXEZORTU. A bai?
IDOIA TORREGARAI. Eta abenduaren 21ean amaituko zela esaten zuena. Idazketa automatikoa da, ba hori, zure borondatearen gainetik(an) idazten hasten zera (zara), eta hori, mezu hori idazten zu(e)n. 2000. urtea iristerakoan ere…
MANU ETXEZORTU. A bai. Bai. 
IDOIA TORREGARAI. Hau da, 1999, kaparrada ederra… Izan gendun (genuen). Ordenadoreak eta denak, denak deszeratu egingo zirela, erotu egin zirela…
MANU ETXEZORTU. Bai. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Eta klaro, misil nuklear guztiak, denak bota egingo zituztela…
MANU ETXEZORTU. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. Eta bueno, halaxe. Gero zer pasa zen? Ba Windows 2000 ere iritsi zela, eta dena. Nahi dut esan aurrera segitu dula (duela). Baina azkeneko berriena ba 2012. urtean Maien profezia horrekin baita ere…
MANU ETXEZORTU. A bai! Egia!
IDOIA TORREGARAI. Hau ere, abenduaren 21ean izan behar zuela bukaera esan zuen. Orduan ba, ze esango dizut ba, ez dakit 2880 arte iraungo degun( dugun), baina oraingoz behintzat hemen gaude.
MANU ETXEZORTU. Bale.
IDOIA TORREGARAI. Bizitzaz gozatzen.
MANU ETXEZORTU. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. Zer egingo luke jendeak…
MANU ETXEZORTU. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. …egun bakarra geldituko balitzaio?
MANU ETXEZORTU. Hori da. Zer egingo zenuke bihar mundua amaituko balitz? Batek dio, “Ni Aizkorri tontorrera igoko nintzateke suntsipena toki on batetik ikusi ahal izateko”. Beste batek dio “Azkeneko eguna balitz, ondo gosaldu eta larrua joko nuke”.
IDOIA TORREGARAI. Begira!
MANU ETXEZORTU. Idoia, zuk zeure ranking partikularra ere egina daukazu, ezta?
IDOIA TORREGARAI. Bat, barruko arropa garbiarekin egon, erosi eta garbia…
MANU ETXEZORTU. (barreak). Oso ondo.
IDOIA TORREGARAI. Gero, bigarrenetako bat egingo nukeena, hau, joan banketxera eta esan hortxe leihatilan dagoenari: “Eman nire diru guztia!”… Gozamen hori, esateagatik hori, ezta?
MANU ETXEZORTU. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Hartu eta aterako nintzateke eta. Eta gero, beste bat, baita ere, inportantea iruditzen zait deskantsatuta iristea. Behintzat, siesta egingo nuke.
MANU ETXEZORTU. Siesta eder bat.
IDOIA TORREGARAI. Egun horretan ere siesta egingo nuke. Espabilatuta nago, gero, bukatuko degu (dugu) baina deskantsatuta…
MANU ETXEZORTU. Hori da. Baina erne egon dadila behintzat, ez?
IDOIA TORREGARAI. Gero baita ere ikasiko nuke, hau baita ere, arpa jotzen…
MANU ETXEZORTU. Arpa jotzen?
IDOIA TORREGARAI. Arpa jotzen hasiko nintzateke. Gero emozio fuerteenak, nahiz eta munduaren bukaera izan, ez dakit…
MANU ETXEZORTU. Bai?
IDOIA TORREGARAI. Halako adrenalina-subidoi bat edukitzeko, Igeldoko montaña suizara (suitzar mendira) igoko nintzateke…
MANU ETXEZORTU. …azken egunean.
IDOIA TORREGARAI. Azken egunean.
MANU ETXEZORTU. Bale. Oso ondo.
IDOIA TORREGARAI. Gero, baita ere, batek esan du mariskada hartuko lukeela. Nik, berriz, dozena bat arrautzako patata-tortilla…
MANU ETXEZORTU. Hori da.
IDOIA TORREGARAI. …jango nuke.
MANU ETXEZORTU. Pikutara kolesterola!
IDOIA TORREGARAI. Hala! Kito! Eta txorizo-mutur batekin gainera!
MANU ETXEZORTU. Bale. Bale.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
21-09-2017

x61pRelaContWAR

16175606
00:04:14

x61pViewCountWAR

5212

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR