Docutec
Mindfulnessa, arreta orainera ekartzea
Aspaldi honetan boladan dago gure artean mindfulnessa. Lasaiago bizitzen eta geure buruarekin hobeto sentitzen laguntzeko teknika bat da. Ikastaro asko antolatzen dira teknika hori lantzeko, eta zenbait esparrutan hasi dira dagoeneko aplikatzen: hezkuntzan, osasunean...
Zer den eta zer aplikazio dituen azalduko digu David Alvear psikologoak irratiko elkarrizketa honetan.
(Irratsaioa osorik entzun nahi izanez gero, klik egin hemen)
KAZETARIA. Lasaiago edo geldoago bizitzen ikasi beharko genuke. Eta hori ikasi egiten da. Lasaiago bizitzen irakatsiko digu ikasturte honetan David Alvear-ek. David Alvear Psikologian doktore da, psikoterapeuta eta, besteak beste, meditazioa eta mindfulnessa lantzen ditu. Zer da mindfulnessa, edo nola definituko genuke, David?
DAVID ALVEAR. Bueno, mindfulness berez da ikasi daitekeen abilezia bat eta exekutatzen da edo aurrera eramaten da era desberdinetan. Oso laburki esanda, eraman daiteke era formal batean, hau da, meditatuz, eta, era berean, aurrera eraman daiteke ere egunerokotasunean arreta aldatuz.
KAZETARIA. Eta arreta aldatzeari buruz ari zarenean zertaz ari zara? Zer da arreta aldatzea?
DAVID ALVEAR. Ba arreta da aldatzea da, normalean geure gogamena edo burua –burua edo gogamena da “mente” edo “mind”– normalean tendentzia dauka bai etorkizunera joateko, edo bai iraganera joateko; normalean etorkizunera. Gure gizarteak tendentzia handia dauka etorkizunera joateko, askotan kezka moduan. Eta mindfulnessaren bitartez ikasten duguna da autoerregulazio bat, arretaren autoerregulazioa bat, arreta ekartzea orainera. Eta hori egiten da merezi duten gauza gehienak bezala, entrenatzen.
KAZETARIA. Ja. Ja.
DAVID ALVEAR. Denbora inbertitzen.
KAZETARIA. Gaurko egunean zer pasatzen zaigu? Denbora guztian ari gara pentsatzen zer egingo dugun, zer denbora guztian ari gara etorkizuneko gauzetan pentsatzen.
DAVID ALVEAR. Hori da.
KAZETARIA. Hori da.
DAVID ALVEAR. Hori ondo dago: planifikazioa ondo dago.
KAZETARIA. Ondo dago.
DAVID ALVEAR. Ez dena hain aproposa da, ba, adibidez, erosketak egiten ari naizenean, ba pentsatzen egotea zer egingo dudan bihar lanean. Edo lanean nagoenean, pentsatzea zer egingo dudan ba lanetik kanpo, ba, gimnasioan, edo dena delakoa. Hor ikusi da azkenean disoziazio-maila altua sortzen duela. Azkenean gogamenaren tendentzia da…
KAZETARIA. Ja…
DAVID ALVEAR. …eta gaur egun “enpantallatuak” bizi gara ere bai, eta oso disoziatuak orainarekin eta orainarekin kontaktua izatearekin, ez? Eta normala da gogamenak tendentzia hori izatea eta mindfulnessarekin egiten duguna da pixka bat aldatu eta orainera ekarri arreta hori.
KAZETARIA. Mindfulnessa, beraz da, arreta horretan erreparatzea eta arreta orainera ekartzea, ez pentsatzea ez iraganean eta ez etorkizunean, baizik eta momentuan egiten ari garen horretan, eta esan duzu hori entrenatu egiten dela. Nola egin daiteke, nola entrenatu gaitezke?
DAVID ALVEAR. Horretarako, esan dizut, meditazio formalak daude. Horretarako, adibidez, interneten grabaketa pila bat daude eta mindfulness grabaketak jaisten baditugu, oso sinpleak badaude. Adibidez, arreta osoa arnasketara eramateko, edo arreta osoa gorputzera eramateko, zonalde desberdinetara… Kontuan izan bai arnasketak eta bai gorputzak, ematen digutela garantia handi bat, orainean daudela; orainean daude beti, bai geure gorputza eta bai geure arnasketa. Eta era berean ere, ba egin dezakeguna egunerokotasunean, funtzionatzen ari garen bitartean, arreta ekartzea egiten ari garen ekintzara edo. Adibidez, entsalada bat prestatzen ari banaiz, ba entsaladaren funtzionamendura edo egite horren funtzionamendura ekartzea. Ba hori. Pauso ezberdinak izango ditut, zanahoriak (azenarioak) mozten baditut, zanahoriak mozten egon, eta abar. Arreta horretara eraman. Eta abar.
KAZETARIA. Ze aplikazio dauzka mindfulnessak?
DAVID ALVEAR. Mindfulnessak aplikazio pilo bat dauzka, bai klinikoki… Klinikoki, aplikazio potenteena (garrantzitsuena) depresioaren berrerorketarako dauka, eta hor oso, nahikoa ikertua dago. Eta gero ja ba antsietatea kudeatzeko, bai trastorno konpultsiboa eta beste alor batzuk. Eta gero, ja estresaren kudeaketarako ere ikusi da oso eraginkorra dela.
KAZETARIA. Mindfulness entzuten duenean jendeak ez dezala pentsa aztien kontua denik, edo aztikeria denik. Hau erabat zientifikoa da eta ikerketa zientifiko handi bat dago atzean, ezta?
DAVID ALVEAR. Bai, hori da. Zientziak egin duena da budismotik hartu praktika meditatiboa –hori horrela da, budismotik hartu du–. Eta gero egin duena da ba zientziaren metodoa-edo aplikatu era eraginkorra den gaur egungo gure bizitza-estilorako. Eta…
KAZETARIA. Jar diezaiokegu jendeari, gure entzuleei, entzuten ari direnei, etxeko lan bat?
DAVID ALVEAR. Ariketa sinple bat izan daiteke, bai, adibidez egunean zehar hartu jokaera edo ekintza zehatz bat, egunean zehar egiten duguna, egunero egiten duguna, adibidez, hortzak garbitu edo dutxatu edo esan duguna, gosaria prestatu edo dena delakoa, eta arreta osoz egin.
KAZETARIA. Ariketa oso sentziloa jarri dizue Davidek, hortzak garbitzeko ekintza hori egiten duzuenean kanpoko estimulu guztiak alde batera utzi eta zentratu horretan bakarrik.
DAVID ALVEAR. Hori da.
KAZETARIA. Zer sentitzen duzuen.
DAVID ALVEAR. Izan daiteke hortzak garbitu, izan daiteke soilik portaletik kotxerako bidea arreta osoz egin. Askotan egiten dugu ba mobila begiratzen (begiratuz), edo…; kasu honetan arreta osoz egin. Nabaritzen (nabarituz) ematen ditugun pausoak, nabaritzen (nabarituz) ba aterkiarekin bagoaz egun hauetan ba uraren inpaktoa aterkian… Arreta eraman entzumenera, bistara…
KAZETARIA. Bale.
DAVID ALVEAR. Eta beste zentzumenetara.
KAZETARIA. Bale.
