detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskaldunok jaten dugunaren heren bat bakarrik ekoiztu da bertan

Gatronomia Jasangarriaren Eguna ospatzen da ekainaren 18an. Zer azpimarratzen du? Kontuan hartzen dela nongoak diren osagaiak, nola ekoizten den janaria eta nola iristen den merkatuetara eta, azkenik, gure platereretara.

Askotan, urruneko produktuak nahiz denboralditik kanpokoak ere kontsumitzen ditugu, nahiz eta osasunerako ez diren sasoikoak bezain onak.

Garaian garaikoa jatea da gomendagarriena.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ander Etxebeste (eroslea): Sei kilo tomate, hiru kalabazin, bost aza ere bai…bai, bi… bi sorta. Eskerrik asko!
Esataria.- Asteazkenero legez, jaitsi dira Lander eta lankideak azokara erosketa egitera.
Ander Etxebeste.- Honek gaurko ia-ia, letxugak-eta gaurko, igual biharko pixka bat, baina…adibidez, tomateak dira asteburuan erabiltzeko.
Esataria.- Zero Kilometro filosofia duen jatetxea daukate Ordizian (Oiangu Baserria), sasoiko eta bertako elikagaiak erabiltzen dituzte menuak prestatzeko.
Lander.- Aber, guk ideia bat beti daramagu buruan, ez? ze azkenean asteazkenero jartzen dugu entsalada bat hemen erosten dugunarekin, edo kartako plater finkoak, bada, hemendik ere gauza asko hartzen ditugu horietarako. Gero ere bai egia da postutik postura joaten zarenean gauza asko ikusten dituzula eta aiba! Ze ondo! Hau, ez?
Iñaki Telleria.- Garrantzitsuena da freskotasuna, ze letxuga hau gaur atera dute. Goizeko bostetan kendu dute zorutik eta guk hartu dugu gaur eta gaur erabiliko da eta gaur gastatuko da.
Esataria.- Udako eta neguko kartak, adibidez, guztiz ezberdinak dira.
Iñaki Telleria.- Baita oso garrantzitsua da kilometro 0ko produktuak beti izan behar direla tenporadakoak. Ze tomate bat orain erosi ahal duzu, bestela ezin duzu tomate-entsalada bat eduki hemengoa, ze ez dago tomaterik.
Esataria.- Izan ere, naturak berak jaki diferenteak ematen ditu urtaroaren arabera. Denboraldiko produktu horien aldaketa, baina, ez da kasualitatez gertatzen.
Dietista eta nutrizionista.- Udaran koloredunak direla, hori da, bada, gehienbat antioxidatzaile diferenteak dituztelako eta horiek behar ditugulako, bada, justu momentu horretan. Ur gehiago behar dugu eta neguan kaloria gehiago, bada, azkenean, tenperaturagatik energia hori behar dugulako, orduan, neguan aurkitzen ditugunak energetikoagoak dira.
Begoña, baserritarra.- Biltzen dugu daukaguna eta gero zenbat saski daukazgunaren arabera zatitzen dugu produktu guztia.
“Badaukazu poltsa?, badauzkat nik, e?”
Orain, adibidez, bete-bete dihoazte (doaz) eta bueno, hor izaten dira urtaro bakoitzean, garaian garaiko produktuak sartzen ditugunak saskietan.
Esataria.- Begoñak bere baserriko produktuak banatzen ditu kontsumo-talde batean. Hogeita bi familia dauzka egun.
Begoña, baserritarra.- Kalean daukazu dena, urte guztian daukazu denetik: neguko produktuak, udarakoak… orduan, nahasmena sortzen da, eta nik uste dut hezi egin beharko litzatekeela gizartea gehiago zentzu horretan. Zer den benetan orain udan jan behar dena edo dagoena momentu honetan hemen, Euskal Herrian, gure baserrietan dagoen produktua zen den.
Esataria.- Sasoian sasoikoa eta bertakoa. Horixe da kalitaterik gorenena daukan produktua eta horixe, hain zuzen ere, astero-astero baserritarrek Ordiziakoa bezalako azoketan eskaintzen dutena. Nolanahi ere, datuei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu Euskadin ekoizten denaren heren bat bakarrik kontsumitzen dugula. Zer dago zifra horien atzean?
Bittor Oroz Izagirre, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.- Hori, alde batetik, handitu egin behar dugu, herri batek behar duelako bere elikadura ez autarkia, ekoizten duena kontsumitu, baina bai kopuru handixeago bat ekoiztu beharko genuke.
Dietista eta nutrizionista.- Atzerritarrei edo, saldu egiten dizkiegu, baina gero, errealitatean, ez da gauza bera gertatzen, ez? Askotan fijatu egiten gara askotan, bada, prezioetan eta abar eta askotan horiek aldendu pixka bat egiten ditugu…
Esataria.- Batzuentzat garestiegiak diren etiketetan mimoz egindako eskulanaren emaitza ikusten dute beste askok.
Iñaki Telleria.- Baina hau ez da bakarrik letxuga bat. Da, ze atzean dago jende bat ezagutzen duzuna, eta gero jaten duenak ezagutuko du letxu hau. Ez dakit, da pixka bat bide bat, azkenean, hasieratik bukaerara. Supermerkatuan erosten baduzu letxuga, hau da, zuk erosi, sukaldatu eta jan. Eta hor amaitzen da bidea.
Begoña, baserritarra.- Tokian tokiko baserritarren produktuak dastatu edo kontsumitu eta pixka bat denon artean egin beharreko lan bat dela iruditzen zait, ez da gure gain bakarrik, ze azkenean, gu hemen gaude. Gu gaude desiatzen jendea etortzeko, ezagutzeko, gure produktuak beraiei saltzeko eta gu bizirauteko pixka bat kalitate duin batean, ez? Bizi-kalitate duin bat bai nahi dugu, ekonomikoki hitz eginda. Orduan, bada bueno, gu prest gaude.

detalle2

Docuthèque

B2
28-08-2017

x61pRelaContWAR

16175234
04:08

x61pViewCountWAR

7455

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR