Docutec
Garoñako zentral nuklearra, betiko itxita
Burgosen kokatuta dagoen Garoñako zentral nuklearra 1970ean hasi zen lanean. Nuklearren kontrako taldeak betidanik egon dira aurka, baina protestak areagotu egin ziren zentralak 40 urte bete zituenean.
Betiko ixteko erabakia hartu berri du Espainiako Gobernuak.
Esataria.- Garoña 70ean hasi zen lanean. Beraz, estatuko zaharrena zen. Nuklearren kontrako taldeak betidanik egon dira aurka, baina protestak areagotu egin ziren zentralak 40 urte bete zituenean.
2009an, Zapaterok bide eman zion indarrean egoteari.
Eta beste horrenbeste egin zuen Rajoyk, presidente zela.
Baina Fukushimako ezbeharrak protestak areagotu zituen, ekologisten artean ez ezik, euskal gizarte osoan eta baita erakundeetan ere.
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.- …ezina izango litzateke benetan horren kontrako erabaki bat hartzea.
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak babestu egin zuen erabakia, baina hobekuntzak eskatu zituen segurtasuna bermatzeko.
Hala ere, Nuclenorrek Garoñaren jabea, garestiegi izango zela esan zuen eta gelditu egin zuen zentrala. 2012. urteko abendua zen. Harrez gero, etenda egon da.
Hala ere, handik gutxira, berrabiarazteko baimena eskatu zuen eta Espainiako gobernuak ez zuen gaizki ikusten.
Protestak are gogorragoak izan ziren Euskadin, eta azkenean, bi jabeetako batek, Iberdrolak, ixteko erabakia hartu zuen.
Arrazoiak ez ziren ingurumenari lotuak, galerak zeuden erabakiaren atzean. Beste jabeak, Endesak, jarraitu nahi zuen, baina ezadostasunak aukera eman dio gobernuari Garoña behingoz ixteko.
