detalle dokuteka-generico-fitxa

Gure nahia

Euskararen aldeko "Euskara, bihotzetik ezpainetara" izeneko kanpainan hartu dute parte 'Go!azen'eko aktoreek, "Gure nahia" abestiaren bideoklip hau aurkeztuz.

Euskararen erritmora dantzatu dute Go!azen telebista-saioko aktoreek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Gure nahia
Bete ditut birikak aire berri garbiarekin
Gogo eta irrikak asetzeko elkarrekin
Bihotzetik ezpainetara hitzak doaz mara-mara
Gure hizkuntzaren bidean
Elkarrekin airean
Libre, hegan, txorien antzera
Besoak astinduz, gora eta behera
Goazen, aurten, ametsak egia bilakatzen
Euskararen erritmora
Denok eskuak gora
Goazen, aurten, ametsak egia bilakatzen
Euskararen erritmora
Denok eskuak gora
Euskaraz bizi, gure nahia
Saiatuz gero, ez da zaila
Elkarren ondoan etzan
Maite zaitudala esan
Libre, hegan, txorien antzera
Besoak astinduz, gora eta behera
Hainbat arraza, kultura eta kolore
Denok gara lur bereko sustrai eta lore
Hainbat arraza, kultura eta kolore
Denok gara lur bereko sustrai eta lore
Goazen, aurten, ametsak egia bilakatzen
Euskararen erritmora
Denok eskuak gora
Goazen, aurten, ametsak egia bilakatzen
Euskararen erritmora
Denok eskuak gora
Goazen, aurten, ametsak egia bilakatzen
Euskararen erritmora
Denok eskuak gora
Euskara, bihotzetik ezpainetara
 

detalle2

Docuthèque

B1
20-06-2017

x61pRelaContWAR

16174506
03:30

x61pViewCountWAR

8278

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR