Docutec
Proba eta froga
Ibon Sarasolak "proba" eta "froga" hitzen artean dagoen ezberdintasuna azalduko du.
'Proba' eta 'froga' hitz desberdinak direla gogorarazi du Ibon Sarasola hizkuntzalariak.
Maite Artola.- Ibon Sarasola ere etorri da. Zerbait ahaztu zaizu, Ibon? Bai, bai, betaurrekoak? Bai. Utziko diogu… gaur “froga” eta “proba”. Hori da… bai, zer, Nerea?
Nerea.- Atzo… bai, bai, bai, bai, bai… ezinbestekoa. Atzo eduki nuen sekulako eztabaida gai horren inguruan.
M.A.- A, bai?
N.- Tira, tira, tira…bai, bai, bai.
M.A.- Ibon Sarasolak argituko digu. “Hautaketa-probak” edo “hautaketa-frogak”? Idi-probekin ez dirudi hainbesteko zera, baina…
Ibon Sarasola.- Ja…
M.A.- “Idi-probak” edo “idi-frogak”, baina…
I.S.- Badaude zenbait kontestu non oso ondo ez dakizun bata edo bestea. Baina, jeneralean, nik uste dut gauza nahiko argi dagoela.
“Froga” da “demostrazio” euskal hitzaren erabateko sinonimoa. Eta “proba” da, bada, gainerako guztia, nolabait esan.
M.A.- Zer dela?
I.S.- Gainerako guztia. “Froga”, proba horien inguruko, bada, beste erabilerak, ezta? e?
“Proba” berez da norbait edo zerbait zerbaitetarako gai den edo, bada, hori, hori ikusteko ze saio egiten den, hori da proba bat, ezta?
M.A.- Proba, apustua, azterketak…
I.S.- Bai. Hori da, bai.
M.A.- Hori “p”rekin, e?
I.S.- Bai. Orduan, “selektibitate-probak” dira. “Selektibitate-froga” izango litzateke demostrazio bat, ezin da, beraz, e? Frogak dira, bada, adibide errealak dira, e? Dira “Horra bizi maite nauelako froga” osea, demostrazioa, nolabait. “Teorema baten froga”, teorema bat demostratu egiten duzu eta froga hori egiten duzu.
M.A.- Epaileari frogak aurkezten zaizkio?
I.S.- Bai, noski, bai, bai. Bueno, demostrazioak diren neurrian, zantzuak edo zera baldin badira. Frogak egiaztatuen oinarriturik, egiaztatuetan esan nahi dut, oinarriturik, horrelakoak. Eta berriz, esaeren adibide bat: “Probak egin zizkioten boxeolari izateko balio zuen ikusteko. “Hiesaren proba” hasi dira testa erabiltzen proba moduan, aber funtzionatzen duen edo ikusteko. Proba da hori, zerbaitek zerbaitetarako balio duen ikusteko segitzen diren pausoak.
Eta bestea da “demostrazio” hitzaren erabateko sinonimoa. Nik uste dut ez dela nahasketarik, ezta?
M.A.- Bueno, “proba”, orduan, saioa, ahalegina, esperimentua…
I.S.- Zerbaitetarako. Hori da…
M.A.- …azterketa, lehiaketa, apustua…
I.S.- Bai, hori da.
M.A.- Eta “froga”, bada, demostrazioa, lehen aipatu ditugun adibideekin, ez?
I.S.- Bai, bai. Gero, dena dela, inprenta-pruebak daude. Inprentakoak “probak” dira, ez dira frogak, eta jende askok esaten du “inprenta-froga”, baina klaro, probak dira, gero zuzentzen dituzun zera horiek, ezta? proba egin, proban jarri, horiek probak dira.
M.A.- Nerea, argituta?
N.- Bai, test bat, esate baterako, test batekin biak erabili daitezke?
I.S.- Zer da testa? Esan nahi dut, test bat ze aldetatik…
N.- Hori da, bada, frogatzen baldin badu, izan daiteke… aber, errazagoa: EGArena, zer da?
I.S.- Niretzat, dudarik gabe, proba bat.
N.- Proba bat, eta kiroletako bat?
I.S.- Proba bat.
N.- Proba bat.
I.S.- Ez duzu ezer demostratzen, ez duzu… ez da demostrazio bat.
N.- Azterketa batek demostratzen baldin badu, egiaztatzen baldin badu zuk eman duzula maila hori, zuk hori gero froga bezala aurkeztu dezakezu.
I.S.- Neurri horretan, klaro, demostrazio bat da.
N.- Demostrazio… ertzaintza ibiltzen da “froga bila”.
I.S.- “Zantzu bila” erabiltzen da, nik uste. Ez froga eta ez proba bila. Ez dakit, eta zantzuren aldetik, gehiago da “proba” “froga” baino.
N.- Ez da horren erraza.
I.S.- Ez, horregatik esan dut. Hasieran bertan esan dut. Hasieran, badagoela…
M.A.- Muga irristakor bat… baina, bestela…
I.S.- Baina bi muturrak-edo argi daude, nik uste. Niretzat errazena da “proba” edo “froga”ren ordez “demostrazio” jarri badezakezu eta kontua ondo baldin badoa, seinale “froga” dela. Demostrazioekin beste gauza bat gertatzen bada…
N.- Demostrazio edo egiaztatzeko balio duen zerbait, ezta?
I.S.- “Demostrazio” hitza nahiago dut, ze “egiaztatzea”… zer da egiaztatzea?
N.- Bada, euskaraz dakizula, esate baterako. Demostratu edo egiaztatu.
I.S.- Bale, neurri horretan bai.
N.- Kiroletan, barkatu, e? eske nire atzoko eztabaida argitu nahi dut lanera bueltatutakoan. Kiroletakoan, beti probak.
I.S.- Probak dira, noski. Ze ez duzu ezer demostratzen.
N.- Lastima apustu egin ez izana.
M.A.- Beste buelta bat, e?
I.S.- Bai.
M.A.- “Proba” edo “aproba”?
I.S.- “Aproba” dialektala da. Dudarik gabe, “proba”.
M.A.- Konforme. Bada, Ibon Sarasola, eskerrik asko.
I.S.- Ez horregatik.
