Hemendik aurrera, emakumerik ez muxuka podiumetan
Sexista eta diskriminatzailea dela iritzita, askok eskatzen zuten txirrindularitzan azafataren irudia ezabatzea.
Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileek podiumetan emakume laguntzailerik ez egotea erabaki dute aurten.
Esataria.- Iazko itzuliko irudi honek ez du zerikusirik arratsaldean Sarrigurenen ikusi dugunarekin. Gaur ez zegoen azafatarik, Michael Matthews australiarrari saria emateko.
Kaleko emakumea.- azkenean, ez? Hor emakumeak egotea muxuak ematen, ez du… ez da irudia, ez.
Esataria.- Sexista eta diskriminatzailea iritzita, askok eskatzen zuten txirrindularitzan azafataren irudia ezabatzea.
Kaleko emakumea 2.- Emakumea gauza bezala, orduan, bazen ordua gaur egun kentzea ja hori, ez?
Ordezkaria.- Hemengo lana ez zen batere sexista, baina bueno, sozialki baldin badator dei hori, bada, bueno, onartu behar da.
Esataria.- Hasieran, emakumezkoekin batera, gizonezkoak ere podiumera igotzea pentsatu zuten, Valentziako Voltan egin zuten moduan, baina azkenean, sari-banatzaileak bakarrik egongo dira. Antolatzaileak eta itzulia babesten duten erakunde edo enpresetako ordezkariak.
Ordezkaria.- Batzuetan tokatuko dira gizonezkoak , beste batzuetan emakumeak, baina bueno, azkenean denon artean egiteko lana da eta hala egingo dugu.
Esataria.- Pasa den urtarrilean Australiako Down Under txirrindularitza-lasterketa izan zen lehena azafatak podiumetik kentzen.
Orain, ikusi behar Giroa, Tourra edota Espainiako Buelta bezalako lasterketa garrantzitsuetan zer gertatzen den.