detalle dokuteka-generico-fitxa

‘Atrakzioen itzulera' proiektua

Bideo honetan Saioa Olmok Artxandako parkea "biziberritzeko" egin zuten proiektu bati buruz hitz egiten du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zuretzat zer da atrakzio-parke bat?
Atrakzio-parke bat da gizarte bakoitzak eraikitzen duena bere biztanleriari momentu bat paradisuan bezala emateko. Beraz, garaiaren arabera, atrakzio-parkeak desberdinak dira: eta, 70eko hamarkadan, Artxandako parkea asmatu zuten gure gestoreek, eta, 2.000ko hamarkadan, Guggenheim asmatu zuten, ezta? Eta horiek dira parkeak edo infraestrukturak gizakiok eta herritarrok disfrutatzeko.

2.    Artxandako jolas-parkea (Bilbon) 1974. urtean ireki zuten. Lehenengoa  izan zen?
Bazeuden, bai, beste jolas-parkeak. Bazegoen Madrilgo jolas-parkea, eta hango enpresa izan zen gure parkearen promotorra (sustatzailea, bultzatzailea). Gero zeuden kutxak, dirua ipintzen, baina, berez, kudeatzen zuena izan zen Madrilgo parkearen gestorea edo enpresa. Baina, bai, guri esan ziguten, parkea bere garairako oso aurreratuta zegoela eta atrakzio modernoetarikoak ekarri zituztela. Beraz, ba bueno, bai izango zen aitzindaria atrakzio batzuetan eta berez ere, esan ziguten, prezioa altua zela eta bueno…

3.    1990. urtean, parkea itxi egin zuten. Eta zuek, 2007. urtean, ateak irekitzea lortu zenuten. Zer da ‘Atrakzioen itzulera’ proiektua?
Parkera eraman genituen 500 eta piko pertsona. Egin genuen bisita urrian eta azaroan, 2007an, eta askoz gehiago, 600 eta piko gelditu ziren itxaron zerrendan. Eta jendeak jarraitzen zuen deitzen telefonora. Guk asmatu genituen hamar atrakzio… Guk eramaten genituen pertsonak ibilbide horretatik eta leku bakoitzean istorio berri bat kontatzen genuen. Eta istorio horretan, bazeuden datu batzuk historiakoak zirenak, eta beste batzuk, iradokitzaileak izaten saiatzen zirenak. Bisita gidatuak egiten aritu zirenak izan ziren bi kide, Garikoitz Fraga eta Aiora Quintana, egin ziren gazteleraz eta euskaraz, eta ez zen bakarrik gu haiei gauzak kontatzen bisitariei, baizik  eta bisitariek haien anekdotak, haien bizipenak, kontatzen zizkiguten. Eta horiekin gidariek ere berregiten zuten haiek kontatzen zuten (zituzten) zati batzuk. Proiektua egin genuenean, batez ere interesatu zitzaigun, hondakinak, gaur egungo hondakinak nola hitz egiten duten gugaz eta hondakinak ez dira zaborra, ez dira botatzeko, eta erreflexionatzeko oso baliagarriak direla.

detalle2

Docuthèque

B1
24-02-2017

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16171465
00:04:57

x61pViewCountWAR

4572

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR