Docutec
Nola osatzen ditugu kuadrillak?
Lagun-taldeetan urteekin gauzak asko aldatzen dira. Zer iruditzen zaizu?
Bideo honetan kuadrillei buruzko bere iritzia ematen digute bi gaztek.
Zer da kuadrilla bat zuretzat?
IRAIA MORAÑO: Niretzako kuadrilla bat batera dibertitzen diren jende talde bat(ek) osatzen dute: izan ahal dira neskak, mutilak… Betidanik ezagututakoak edo bakarrik juergarako ezagutzen duzun jendea, uste dut kuadrilla-tipo diferenteak dauzela (daudela).
ASIER ERRASTI: Azkenien (azkenean) betiko lagunak ez? Apur bat umetatik hor batera ibili garen hor lagunak eta gero, asko zabaldu leike (daiteke) gaur egun, hor, urteekin aldatu egiten da kuadrilla-eredua edo kuadrilla bera, bai. Berez, niretzat, betiko herriko lagunak, hor osatutako taldea.
Zer egiten duzu kuadrillakoekin?
IRAIA MORAÑO: Gero eta zailagoa da kuadrillakoakaz (kuadrillakoekin) igual elkartzea, ez? Baina bueno, elkartzen garenean, lehen igual elkartzen ginen juergarako (parrandarako) eta oin (orain) badauz (badaude) juerga batzuk sakratuak direnak, adibidez: Gabon Zaharra, herriko jaiak eta horiek, baina gehienbat elkartzen gara hitz egiteko, kafe bat hartzeko, pote batzuk hartzeko eta ba bueno, ez dakit, beste gauza batzuk bilatzen doguz (ditugu) gaur egun.
ASIER ERRASTI: Gehixenbat (Gehienbat) elkartzen garenean, Eskoriatzan bertan. Osea ja gaur egun gehienok gainera kanpoan bizi gare (gara) eta gero eta zailagoa izaten da elkartzea eta gero eta gutxiagotan elkartzen gare (gara) ere bai. Azkenean edade (adin) kontuagatik eta gauza guzti horregatik (horregatik guztiagatik). Baina elkartzen garenean beti Eskoriatzan, edo Eskoriatzan bertan zerbait dagoelako, edo gabon ingurutan denok herrira bueltatzen garen horreitan (horietan) egindako bazkarixak (bazkariak), afarixak (afariak), edo eguna jartzen gabelako (dugulako) eta baten baserrian elkartzen gara denok edo edozer gauza, baina bueno. Gaur egun, gehiago izaten da Eskoriatzan elkartzen jarraitzen dugu, baina izaten da gehiago geratu beharra ze egia esanda, kuadrillako asko Eskoriatzatik kanpo bizi gara gaur egun, gehienok.
Betiko izango da zure kuadrilla?
IRAIA MORAÑO: Nik uste dut, horrela izan bada, azkenean, 25 urteetan zehar izan bagara lagunak, ba orain zer egin ahal dugu lagunak izateari uzteko, ez? Nik uste dot (dut) bai, edozer gauza barkatu ahal dugula. Igual nagusitan gauza batzuei garrantzi gehiago ematen dotzezu (diezu), eta gaztetan, igual pentsatuko zenuke “Ai hau egingo badidate, ez dut inoiz barkatuko!”. Baina orain, nagusia izanda, beste gauza batzuk hartzen dituzu kontuan, ez? Eta igual, arazo bat badekozu (badaukazu) eta lagun bat deitu ahal badozu (baduzu), ba igual, azkenean, horrek (hori) da balio dauena (duena).
ASIER ERRASTI: Bai, bueno, azkenean kontua da gu betiko herriko lagunak eta kuadrillakoak beti lagunak izango gare (gara), hor. Kontua da zuk askotan kuadrilla mantendu deikezula (dezakezula) baina kuadrilla beran (beraren) egitura edo harremana-edo aldatu egiten da ez? Azkenean, hamabost urterekin kuadrillakoekin egoten zara egunean hamar ordu; hogeita bostekin hamar eta gauez beste ez dakit zenbat eta parrandan eta ez dakit zer; hogeita hamabostekin egoten zara beste egoera batzuetan, beste leku batzuetan gelditzen zara, beste giro batzuetan eta askotan da bizitzan zehar aldatu egiten dela. Nik garbi daukat hor, nire Eskoriatzako lagunekin, beti mantenduko dudala harreman hori, beti lagunak izango garela, eta beti egiten dugu ahalegina hor elkartzeko eta egoteko. Baina bueno, azkenean bizitzak berak bakoitza leku batean jartzen dau (du), eta batzuetan asko egoten gare (gara), eta beste batzuetan ez hainbeste, apur bat hori. Baina laguntasun hori bai mantenduko dugu eta gure kasuan, adibidez, herrixak (herriak) batzen zaituen bitartean eta denon gurasoak bertan bizitzen jarraitzen duten bitartean eta horrela, beti dago hor… Azkenean guretzat kuadrilla beti izango da Eskoriatza esateko modu bat, ez?
