detalle dokuteka-generico-fitxa

Ibon Sarasoralen hitza: geroago vs beranduago / berantago

Ibon Sarasolak argibideak ematen ditu "geroago" eta "beranduago / berantago" hitzen gainean.

Ibon Sarasolak argibideak ematen ditu "geroago" eta "beranduago / berantago" hitzen gainean. Laburbilduz dio bi tradizio daudela, Iparraldekoa eta Hegoaldekoa, eta ezberdinak direla kontu honetan.

Jatorrizko esteka

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA.- Ibon Sarasola, egun on.
IBON SARASOLA.- Egun on.
M.A.- Geroago eta beranduago, zuk badakizu Xabier Euzkitzek askotan zuzendu behar izan zidala niri hau.
I.S.- A, bai? Zer ba?
M.A.- Bueno, bada, nahastu egiten nituelako
I.S.- Ez dira errazak ez nahasten, e? Ni gogoratzen naiz Euskaltzaindiko bilera batean baten batek beranduago esan zuen (sic.) eta Patxi Altuna nuen aldamenean, pentsa ze garai! eta esan zidan: “Beranduago? Hori beti geroago esan diagu!”, eta ni orduan konturatzen nintzen etxean ama azpeitiarrak behintzat “geruo” esaten zuela eta ez zuela besterik erabiltzen, ezta? Orduan, bada…
M.A.- Nola azalduko zenuke zuk aldea? Noiz erabili geroago eta noiz beranduago?
I.S.- Bada, ez dago esaterik; ze, Iparraldean modu batean erabiltzen dute eta Hegoaldean beste modu batean erabiltzen dugu. Orotarikoan espreso esaten da: hauek ez dira Iparraldean erabiltzen, eta adibideak dira: “15 egun geroago” eta “Hura baino geroago jaioa”. Hor berandu… Niri belarrian halako zerbait egiten dit, baina horrela erabiltzen dute! eta, klaro, Iparraldean ere badakite euskaraz. Alde horretatik, ba, uf! Gure artean, batez ere Bizkaieran baina, baita ere Gipuzkoako toki askotan, klaro, “geroago”. “Orain ez, geroago”; “Geroago jaio banintz”   “Geroago agertu zitzaigun bete-betean kontu hori”. Eta gero Iparraldean beste gauza bat: beranta erabiltzen dute erretraso-edo esateko eta “bi orenen beranta” eta holakoak daude. Eta ez nuke ahaztuko ere, “gau beranduan”…  
M.A.- Eta hori zeren pareko izango litzateke, berantago?
I.S.- Bi orduko… orain atzerapena esaten dugun horren… Bi orduko atzerapena esaten dugu. Hori berria da, baina… Eta bi orenen beranta bezalakoak, baina Hegoaldean ere “Gau beranduan gertatu zen” eta holakoak esaten ditugu. Orduan hor, uf! Nik legerik ez nuke emango. Nik esango nuke Iparraldean egin dezatela, eta segi dezatela berarekin, baina Hegoaldean geroago gehiago erabiliko bagenu, ez geniokeela inori inongo kalterik egingo.   
M.A.- “Beranduago etorriko naiz”, akaso, “ohi baino beranduago” litzateke, ez?
I.S.- Hori da! Bat berandu ailegatu da, eta bestea, beranduago.
M.A. – Ba, hori da entzule batek dio (sic): “Pello berandu etorri da, Mikel beranduago”.
I.S.- Hori da. 
M.A.– Konparazio bat.
I.S.- Baina Iparraldean horrek ez du funtzionatzen, adibidez.
M.A.– Konforme, argi geratu da. Ibon Sarasola, eskerrik asko.
I.S.- Ez horregatik.

detalle2

Docuthèque

B2 C1
16-01-2017

x61pRelaContWAR

16170260
2:18

x61pViewCountWAR

5460

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR