detalle dokuteka-generico-fitxa

Garai bateko eskola-egunak

Gure bizitzan beti izaten ditugu erraz ahazten ez diren egun horietakoak. Adibidez, nork ez du gogoan eskolan hasi zen eguna?

Eli Larrinagak, irakasle eta kazetari denak, ondo gogoan ditu eskolara joaten hasi zen egun haiek. Irratsaio honetan, pasadizoen bitartez, garai hartako irakasteko moduak nolakoak ziren kontatuko du.

Eta bide batez, hezkuntza-sistemak izan behar lukeenaz hausnarketa txiki bat egingo du. Audio osoa hemen entzun dezakezu.

 

 

 

 

 

 

 

 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Eli Larrinaga, egun on.
ELI.- Egun on, Maite.  

ESATARIA.-  Euskal Herriko Unibertsitateko ikus-entzunezko fakultateko irakaslea eta kazetaria da Eli Larrinaga. Eta gaur hau da berak kontatu nahi diguna.

ELI.- Sei urte egiteko bezperatan sartu nintzan (nintzen) lehenengoz eskolan, eta aste batzuk behar izan nebazan (nituen) señorita Maite ulertzen hasteko. Berak euskaraz berba bat bere (ere) ez eta nik erdaraz beste horrenbeste. Baina maistrak laster asmatu eban (zuen) egoera bideratzen: hizkuntza biak edukiazan (zituen) beste neskato bati itzulpena egiteko eskatu eta hala konpondu ginen biok.
Hiru urtez egon nintzen maitekorra zan señorita Maitegaz (Maiterekin). Ez dot (dut) pentsatu gura zenbat buruhauste emon geuntsazan (genizkion) gela bakarrean nahastuta gengozan (geunden) sei, zazpi eta zortzi urteko bihurriok. Gero Don Lorenzo egokitu jakon (zitzaigun), bai, zuetako askorentzat Paleolitiko garaia izango diren hirurogeita hamarreko urteetan eskola nazionaletako maisuek Don eukien (zuen) aurretik: Don José María, Don Laureano eta beste hainbat Don.
Tira, gatozen gurera. Bederatzi urteegaz (urterekin) Don Lorenzo izan zen nire maisua. Begiak itxi eta ahalegindu arren ez naiz kapaz haren aurpegia ikusteko, baina ondo baino hobeto gogoratzen dodaz (ditut) bere erakusteko moduak, hobeto esateko, erakusteko modua, bakarra eukalako (zeukalako): zaplazteko bidezkoa. Eskutzarra zabal-zabalik eukala (zeukala) emoten ebazan (zituen) zaplaztekoak, mutilei neskei baino gehiago, eta mutikoen artean batzuei sarriago; Fernando zan (zen) horretarikoa.
Eskola-egun batean fruta-arbolen izenei ekin geuntsan (genion), eta Don Lorenzok: “Aber Fernando, ¿cómo se llama el árbol que da nueces? Mutikoak bete-betean: “Nuecero”. Maisuak zuzendu egin eban, (zuen): “nogal”, Fernando, se llama “nogal”. Eta hala jarraitu genduan (genuen) banan-banan “manzano”, “cerezo”, “peral” eta abarrakaz (abarrekin). Gutxira heldu zen berriro galdera ezaguna: Fernando, ¿cómo se llama el árbol que da nueces?. Mutikoa nire aurrean esertzen zanez (zenez) ederto ikusi neban zelan gorritu jakozan (zitzaizkion) kokotea eta belarriak "nuecero" esan orduko. Don Lorenzok zaplaztekoaren ordez mehatxu egin eutsan (zion), berriro txarto erantzunez gero hartu eta leihotik botako ebala (zuela).
Ordutik dozenaka irakasle izan dodaz (ditut), denetarikoak: bikainak, langile amorratuak, neurri bako (gabeko) alperrak, gatzik ez piperrik ez eukazanak (zeukanak) zein ganorabako totalak. Eta zer diren kontuak: ni neu ere irakasle moduan nabil. Denborak erabateko aldaketak ekarri deuskuz (dizkigu) denoi arlo guztietan. Eta zelan ez, heziketari jagokonean (dagokionean) ere bai. Baina metodoetan zein bitartekoetan izan den aldaketa garrantzitsuena heziketa-zereginaren helburua dugu. Hau da, ikasle bakoitzaren, daukan adina daukala, ikasle bakoitzaren beharrizanak eta gaitasunak abiapuntutzat hartu eta horrek (horiek)asebetetzen eta garatzen lagundu. Zelan? Egokienak diren ezagutzak eta balioak transmitituz. Zertarako? Pentsatzen, entzuten, komunikatzen, ekiten eta elkarregaz (elkarrekin) bizitzen dakiten pertsonak izatera heldu daitezen. Hori bai, argi izanda ez dala (dela) norabide bakarreko zeregina, irakasleok beti, beti ikasi daikegulako (dezakegulako) zer edo zer ikasleengandik.
Momentuz, esandakoak esanda, azken ideia bat itxiko dot (utziko dut) hemen: zelango irakasleak halango (halako) heziketa eta halango gizartea. Portzierto, ahaztu aurretik, Fernandok “nuecero” erantzun eban (zuen) Don Lorenzok hirugarrenez galdetu eutsonean (zionean).
 

detalle2

Docuthèque

B2 C1
14-09-2016

x61pRelaContWAR

16169210
00:03:33

x61pViewCountWAR

9230

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR