detalle dokuteka-generico-fitxa

Ajea (A2B10)

Amaia eta Josu gosaltzen ari dira, terraza garbitzen hasi baino lehen. Atzo parranda egin zuten etxean eta buruko minez daudela biak. Parrandaz gogoratzen dutena eta ajea nola pasatu komentatuko dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Ai, a zer buruko mina daukadan!
JOSU.— Nik ere bai. Tostada bat nahi duzu?
AMAIA.— Ez, mesedez. Ez ezazu jatekorik aipatu, bestela botaka egingo dut!
JOSU.— Ados. Parranda ederra atzokoa, ezta? Zenbat jende etorriko zen?
AMAIA.— Ez dakit, baina asko. Edari guztia bukatu zen eta gasolindegira joan behar izan nuen garagardo bila.
JOSU.— Zu joan zinen?
AMAIA.— Bai, Oierrekin autoz.
JOSU.— A bai? Eta? Berriro saiatu al zen zurekin ligatzen?
AMAIA.— Ez. Ez zidan ezer esan. Uste dut beste plan bat zuela. Poz-pozik zegoen. Ematen zuen ligatu zuela norbaitekin.
JOSU.— Hala izango da, ez du etxean lo egin.
AMAIA.— Ez naiz harritzen.
JOSU.— Hau dena garbitzen hasi beharko dugu, ezta?
AMAIA.— Bai, bestela ez dugu sekula bukatuko.

ETENA

AMAIA.— Aizu, hobeto sentitzen naiz orain. Uste dut kafeak on egin didala.
JOSU.— Horixe. Eta bazkaltzeko aspirina-tortilla prestatuko dizut.
AMAIA.— Ez, ez. Ez dut ezer jan nahi.
JOSU.— Ez dizu kalterik egingo. Eta arratsaldean siesta eginda, primeran geratuko zara.
AMAIA.— Zuk badiozu... Eta zu, zer moduz zaude?
JOSU.— Hobeto, mila esker. Eskerrak etxeko alkohola ez den garrafoikoa! Asko edan genuen.
AMAIA.— Eta? Asko ligatu zenuen?
JOSU.— Gogoa bai, baina talentua falta!

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

A2
10-12-2015

x61pRelaContWAR

16167016
01:57

x61pViewCountWAR

3907

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR