Zenbat buru, hainbat plan (A1E21)

Josu eta Amaia tabernan daude beraien ikaskideekin, astebururako planez eta antzekoez hitz egiten.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Bueno, eta asteburuan, zer?
DENAK BATERA.-  Niri berdin zait, mendira igual?...
JOSU.— Aizue, aizue, entzun! Isildu zaitezte pixka batean... Banan-banan, mesedez.
LAGUNA1.— Sagardotegira joateko garaia da. Zer iruditzen zaizue sagardotegia eta gero parranda Hernanin?
LAGUNA2.— Oso ondo. Baina autoa hartu beharra dago bueltatzeko.
AMAIA.— Bueno, nik beste plan bat daukat: eta mendira joaten bagara?
LAGUNA1.— Mendira? Baina, parranda egiten badugu, ez gara goiz jaikiko.
AMAIA.— Aintzane, mendira joaten bagara, ez dugu parranda egingo!
LAGUNA1.— A, barkatu!
JOSU.— Joango gara Balerdi mendira? Oso polita da, sekulako bistak daude eta ordu pare batean iritsiko gara tontorrera.
AMAIA.— Bai, eta ondoren Aralarko San Migelen bazkalduko dugu.
LAGUNA3.— Ez da plan txarra, baina nik nahiago dut Gorbeiara igo. Ez naiz sekula izan.
LAGUNA2.— Bikain. Bezperatik joaten bagara, Zeanurin egingo dugu lo; horrela, batzuek, nahi badute, parranda egingo dute, eta lotan geratuko dira; eta beste batzuek parrandarik ez dute egingo eta Gorbeiara igoko dira. Zer diozue?
JOSU.— Sekulako plana, Antton, oso ondo pentsatuta dago. Denok alde zaudete?
AMAIA, IKASKIDEAK.— Bai!
JOSU.— Ba orduan, arratsaldeko seietan geratuko gara, Aintzaneren etxearen aurrean, beti bezala, ados?
AMAIA.— Oso ondo. Bueno, Josu eta ni bagoaz. Goazen. Ondo segi!
IKASKIDEAK.— Bale, bai, aio, agur!

ETENA

AMAIA.— Josu, ez da hain zaila izan, ezta?
JOSU.— Ez, neska, ideia bikaina izan du Anttonek.
AMAIA.— Bai. Zuk zer egingo duzu, parranda ala mendia?
JOSU.— Ba seguru asko mendira joango naiz, baina orain ezin dut jakin: parranda polita bada, oso lasai geratuko naiz ohean.
AMAIA.— Alfer hori!
JOSU.— Gauza asko egiten ditugu aste barruan, eta asteburuan pixka bat inprobisatzea ez da txarra izango

A1
23-02-2015
16165921
00:02:33
4536