detalle dokuteka-generico-fitxa

Simpsondarrak

Ba ote da inor Euskal Herrian Simpsondarren kapituluren bat ikusi ez duenik? 2014ko abenduan bete dira 25 urte emititzen hasi zirenetik, eta istorio berriak ari dira sortzen oraindik ere.

Ameriketako Estatu Batuetako gizartearen parodia den hau XX. mendeko telesail hoberentzat jo zuen Time aldizkariak. Telesail horri buruzko informazioa eta pertsona batzuen iritzia dituzu audio honetan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARI NESKA. Esan dugun bezala, Simpondarrei buruz hitz egin behar dugu orain, hurrengo minutu hauetan, eta galdera nagusia da: bada norbait Euskal Herrian ez duenik Simpsonerren kapituluren bat, besterik ez bada, ikusi? Telebista-entzule batek idatzi du: “Nik neuk sekulan ere ez dut ikusi kapitulurik”. Bueno, bakarretakoa izango da.
ESATARI MUTILA. Bakarretakoa izango da, hori esan behar nuen. Bueno ba entzule honentzat esango diogu istorioa Springfield izeneko herri asmatu batean, fikziozko herri batean giroturik dagoela, eta protagonistak Simpsondarrak eurak bezala, gainerako biztanleak ere ba benetan xelebreak direla, esate baterako, Flanders izenekoa, euren bizilagun fededun muturreko hori, Moe tabernari zakarra, Barney herriko mozkorra, Krusty umeak maite ez dituen pailazoa, Montgomery Bums ere badago, zentral nuklearraren jabe gaiztoa, eguzkia lapurtu nahi diena, eta beste hainbat eta hainbat pertsonaia dagoeneko historiara pasa direnak. Denen artean Estatu Batuetako gizartearen kritika satiriko bat egiten dute, kultura amerikarraren parodia bat da telesail hau, parodia moduko bat, eta askoren ustez hau da, The Simpsons da, sekula egin den marrazki bizidunetako telesailik onena. Time aldizkari famatuak, esaterako, Ainara, hogeigarren mendeko telesail hoberena izendatu zuen. Edozein musikariri, aktoreri, kirolariri, ospea ematen dio kapitulu batean agertzeak, han azaldu dira besteak beste Mick Jagger, George Clooney, Williams ahizpak…
ESATARI NESKA. Bai, bai. Kalean ere ibili zara galdezka, ezta?
ESATARI MUTILA. Bai, bai eta Simpsondarrak gustukoak dituztenak topatu ditugu, batere grazia egiten ez dietenak ere bai, baina gure entzule hau salbu, guk ez dugu inor topatu Simpsondarrak nortzuk diren ez dakienik.
KALEKO NESKA. Nik esango nuke Lisa, baina nire aitak esaten duelako ni Lisa bezala(koa) naizela; orduan…. Baina ez dakit agian Homer, nire aita bezala(koa) delako, kar-kar.
ESATARI MUTILA. Orduan apur bat zuen familia ikusten zenuten hor islatuta?
KALEKO NESKA. Bai, bai.
ESATARI MUTILA. Eta Lisa bezalakoa izatea zer da ona edo, edo txarra? Nola hartu behar da?
KALEKO NESKA. Ez dakit. Kar-kar.
KALEKO MUTILA. Nik ikusi, ez ditut ikusten e?
ESATARI MUTILA. Zuk ez dozuz (dituzu) jarraitzen?
KALEKO MUTILA. Ez.
ESATARI MUTILA. Baina edonoiz tokatuko zitzaizun ez, telebistan e…
KALEKO MUTILA. Bai, bazkaltzeko orduan bai, noizbehinka, kasualitatez, pasatzen dut, baina ez naiz gelditzen ikustera, ez, batez.
ESATARI MUTILA. Eta zergatik, ez dizute graziarik egiten edo ….
KALEKO MUTILA. Bai, noizbehinka bai, baina nahiko antzekoak iruditzen zaizkit eta ez dit aparteko graziarik egiten, ez, bapez (batere ez).
ESATARI MUTILA. Apur bar errepikatu egiten direla-edo?
KALEKO MUTILA. Bai hori, hori da.
ESATARI NESKA. Telesail honen arrakasta ulertzeko aditu baten iritzia nahiko genuke, Begoña Vicario, egun on.
BEGOÑA VICARIO. Aupa, egun on.
ESATARI NESKA. Ze berritasun ekarri zuen Simpsonek, orain 25 urte, lehendabiziko aldiz emititu zutenean?
BEGOÑA VICARIO. Simpsonek ekarri zutena izan zen, bueno lehenengo, mmm, industriaren barruan izan zeneko berrikuntza handia izatea nagusientzako animazio serie bat, hola marrazki bizidunak, izatea nagusientzat eta “prime time” ordu batean telebisioetan.
ESATARI NESKA. Mmm.
BEGOÑA VICARIO. Hori nobedade bat izan ze, e, sortu zirenean ba, zuela hogei bat urte, ez zela horrelakorik gertatzen. Eta hasiera batean ere gainera, e … zera pentsatzen zen hori ezinezkoa izango zela. Baina nola lortu zuten ? Asko merkatzen produkzioa, ba gehienbat ba eraman zutelako animazioa bera, eraman zutelako Koreara, garai horretan hori hasi zen egiten ….
Munduan zehar, globalizazioa etorri zen honetara ere bai eta, orduan, horrek ekarri zuen merkatzea, eta orduan horrek, horrekin lortu zen e … enpresek eta –ba batez ere Foxek, kasu horretan– horren alde egitea.

detalle2

Docuthèque

B2
13-01-2015

x61pRelaContWAR

16165330
00:03:43

x61pViewCountWAR

4271

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR