detalle dokuteka-generico-fitxa

Janari-bilketa

Beste leku batzuetan bezala, Araban ere janaria bilduko dute elikagai-bankurako.

 Berri horri buruzko informazioa daukazu Euskadi Irratiko saio honetan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Arabako Elikagaien Bankua bere aldetik janaria biltzen hastera doa aurten ere; iaz egin zuen lehendabiziko aldiz. 200 tona-elikagai biltzekotan dira hilaren 28an eta 29an. Marije Gerrak xehetasunak.
 

MARIJE GERRA. Arabako Elikagaien Bankuan antzeman dute krisiaren atzaparkada: 2008an 6.000 arabarri lagundu zieten; iaz, 18.000ri. Beraz, aurten ere janari-bilketa egitera doaz, jendea are gehiago sentsibilizatzeko, elkartasuna indartzeko eta kontsumoa arduratsua eragiteko. Elikagaiak galtzen ez direnak behar dira: lekaleak, pasta, olioa, azukrea, kontserbak eta horrelakoak. Eta familiek eskatzen dituzten beste generoak ere bai: garbitasunekoak eta haurrentzako janaria. 200.000 kilo osatzera helduko direla uste dute.
       Arabako Elikagaien Bankuak Vitaleko Gizarte Ekintzak lagunduta 70 denda handitan bilduko du janaria; erdia baino gehiago Gasteizen daude eta besteak Araiako Bailaran, Lautadan eta Errioxan, herri handi samarretan. Eta boluntarioak behar dituzte, 1.000 bat lagun. Bilketa azaroaren azken ostiralean eta larunbatean egingo dute: 28an eta 29an.

ESATARIA. Eta Donostian…

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B1
21-11-2014

x61pRelaContWAR

16165112
00:01:17

x61pViewCountWAR

6637

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR