detalle dokuteka-generico-fitxa

Phubbing-a: pantailak maiteago pertsonak baino

Gero eta jende gehiago ikusten dugu kalean telefonoko pantailari begira, elkarrekin hitzik egin gabe. Jokaera horrek adikzioa sor dezake, eta izena ere jarri diote: phubbing-a. Gai horretaz jardun dute Euskadi Irratiko Amarauna saioan, eta gaixotasun hori ez izateko aholkuak eman dituzte.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Mugikorrak eta tabletak askoz ere gehiago erabiltzen ditugula ez dugu ezer deskubrituko, baina haiek bai gehiegi erabiltzen ditugula, eta orain une oro konektatuta egon behar horrek adikzioa sortu du, eta konturatu dira adituak, gainera, tontotu egiten gaituela. Izena jarri diote? Ez? Hori da Phubbing.
ADITUA. Phubbbing.
ESATARIA. Phubbing.
ADITUA. Phubbing, edo hori da inguruan duzun jendeari kasurik ez egitea, pantailara begira zagozelako (zaudelako) ezta? Mobileko pantailari begira zagozelako. Nik uste hor… Ematen du oso era desberdinetako gaitzak sortzen ari direla mobilen zabalkunde horren ondorioz, ezta? Aurreko batean be (ere) hitz egin genuen, zein zen?: nomofobia edo nolabait. Hori izan daiteke gaitz psikologiko bat dela, etxetik mobil barik…
ESATARIA. Ezin irten.
ADITUA. Irteteko beldurra edo. Eta hau gehiago da horren alderdi soziala edo, esan dezagun, ezta? Zenbat aldiz ikusten dugun gero eta gehiago gainera, jendea tabernetan, taldetxotan, bakoitza bere pantailari begira, eta, eta parean daukan jendeari kasurik egin gabe, ezta?
ESATARIA. Eta hori ez gertatzeko ba hainbat gomendio eman dituzte.
ADITUA. Bai. Batez ere…
ESATARIA. Errepasatuko ditugu azkar batean, Joxe?
ADITUA. Bai batez ere, laneko testuinguru horretarako dira, lanean ohitura horiek hartuta gero,
ESATARIA. Zabal daitezkeela…
ADITUA. Hori da. Lehenengoa da, egia esan, oso-oso oinarrizkoak dira denak, eta nik uste nahiko zentzuzkoak…
ESATARIA. Baina egiten ez ditugunak.
ADITUA. Hori da. Lehenengoa da sare sozialetako kontsultak egiteko tarte jakinak hartzea. Ordubetean behin begiratzea, edo bi orduan behin edo. Erritmoa norberak marka dezala, baina marka dezala: hau da, ez egotea etengabe begiratzen a ber ze aktualizazio egon den, lagunek zer egin duten, zer ez duten egin. Baizik eta nolabaiteko erritmo bat markatu, eta horren arabera egin kasu,
ESATARIA. Bai.
ADITUA. Gauza bera, eta nik uste dut niri, niri lanean gertatzen zaidana, gauza bera e-mailekin,
ESATARIA. Bai.
ADITUA. Ez dakit zergatik baina gainera e-mail programa guztiek dauzkate orain zera, notifikazioak,
ESATARIA. Bai.
ADITUA. Eta ez dakit zer.
ESATARIA. Abisuak emateko, ez?
ADITUA. Hori da. bai. Ba e-mailarekin gauza bera. Ezarri erritmo jakin bat, pues hori, ordubetean behin edo ordu-erdian behin edo…
ESATARIA. Begiratzeko.
ADITUA. Begiratzeko. Eta ez kateatu e-mail truke luzeetan, ba batek eskatu dizula ez dakit zer, erantzun diozu, besteak ez du ondo ulertu, erantzun dizu… Horrelako bat gertatzea aurreikusten baduzu, hobe dela sarritan telefonoa hartu eta bi minutuko elkarrizketa batean argitzea, ezta? Ze bestela hor kateatu egiten zara, eta goiz osoa pasa dezakezu bati argitzen idatziz zer nahi duzun eta zer ez duzun nahi, askoz errazagoa denean hitzez azaltzea, ezta?
Hori, ez erantzutea ez bada oso-oso urgentea, halako mezuei. Bai whatsapp, bai sare sozialak, bai e-maila eta abar, ez erantzutea berehala ez badago beharrik. Errespetatzea ezartzen diren txanda horiek, ez?
ESATARIA. Um.
ADITUA. Gero beste bat. Gero eta zailagoa dena, eta da, aisialdia, denbora librea deskantsatzeko hartzea, eta horretarako ba behar bada neurri teknikoak ere hartu beharko dira noizean behin. Laneko e-maila ez konfiguratu zure…
ESATARIA. Telefonoan…
ADITUA. Etxeko telefonoan. Horrelako gauzak, ezta? Eta hala ere, horrelako neurri  horiek eta, kezkagarria dena, neurri horiek hartzen hasita ere, ezin deskonektatuta baldin bazabiltza, beharbada pentsatzen hasi zaitezkeela beste mota bateko laguntza behar duzula, eta ez edukitzeko beldurrik gainera laguntza hori eskatzeko: psikologo batekin kontsultatu beharbada, edo ez dakit. Ez txoratuta zaudelako, edo bai igual laguntzekotan, teknika horiek praktikan jartzen…
ESATARIA. Engantxatzen hasita egon zaitezkeelako  edo, ez?
ADITUA. Hori da.
ESATARIA. Edo okerragora joan daitekeelako.
ADITUA. Eta pellokeriak dira, baina lan zehatz batean kontzentratu beharra baldin badaukazu…
ESATARIA. Itzali.
ADITUA. Hori da. Ez galtzeko, ez galdu arreta beste gauza batzuekin. Hori da.  

detalle2

Docuthèque

B1
16-05-2014

x61pRelaContWAR

16164343
00:04:10

x61pViewCountWAR

8266

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR