detalle dokuteka-generico-fitxa

Aita Donostia

1886ko urtarrilaren 10ean jaio eta 1956ko abuztuaren 30ean hil zen Aita Donostia (Jose Gontzalo Zulaika), euskal idazle, musikagile, ikertzaile eta euskaltzain urgazlea.

Entzungai labur honetan, José Gonzalo Zulaika, Aita Donostia ezizenaz ezagutzen dugun musikariaren biografia laburra entzungo dugu.

Donostian jaioa, Bartzelonan eta Madrilen egin zituen musika-ikasketak.

Iturria: Klasikoak eskura, Musika klasikoaren vademecum bat hasiberrientzat. Javier Ziaurritz, Erein, 2007

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Aita Donostia
Euskalduna, 1886-1956
Donostian jaio zen. Lekarozko kaputxinoen komentuan sartu zen, Nafarroan, eta han aldatu zuen egiazko izena, José Gonzalo Zulaika, eta hartu zuen izen berria, José Antonio de San Sebastián. Urte batzuk geroago, ordurako apaiz kaputxinoa zela, eta euskal folklorearen espezialista nagusietako bat bihurturik, herria bera hasi zitzaion “Aita Donostia” deitzen, eta izen horrexekin da gaur egun ezaguna.
Bartzelonan eta Madrilen egin zituen musika-ikasketak, eta Parisen osatu zituen, Schola Cantorum izenekoan.
Aita Donostiaren izena estu lotua dago Resurreccion Maria Azkuerenarekin, biak arduratu baitziren euskal lurralde guztietan abestiak jasotzeaz. Euskal geografia korritu zuten elkarrekin, eta zuzenean hartu zituzten herri-doinuei eta –erritmoei buruzko oharrak. Landako lan horretatik sortu ziren gaur ezagutzen ditugun kantutegi herrikoi hoberenak.
Aita Donostiarenak Euskal eres-sorta du izena; Madrilen argitaratu zen 1921ean, eta 400 bat euskal herri-doinu jasotzen ditu. Aita Donostia, beraz, ez zen huts-hutsik musikagilea izan. Folklorearen aditua ere izan zen. 1943tik aurrera, Musikologiako Espainiar Institutuko Folklore saila zuzendu zuen.
Musikagintzaren alderditik, nabarmentzekoa da haren Euskal preludioak izeneko obrak lortu zuen fama. Obra hau 1912-1923 urte bitartean ondua da, eta hainbat sailez dago osatua, euskal herri-doinu desberdinak orkestraturik.
Orobat dira aipagarriak Aita Donostiaren Rapsodia Vascongada (1906), Acuarelas Vascas (1932) eta, batez ere, Requiema, 1945ekoa; azken hori da, askoren ustez, haren obra nagusia.
Aita Donostiaren estilo musikala, hasieran, Schumannen eta frantses inpresionismoaren eraginpean egon zen. Geroago, euskal herri-doinuak eta herri-dantzak izango ziren haren obren oinarri nagusia.
 

detalle2

Docuthèque

B1
10-01-2014

x61pRelaContWAR

16163789
02:39

x61pViewCountWAR

6536

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR