detalle dokuteka-generico-fitxa

Gaurko egunez igo ziren lehen aldiz Everestera

Edmund Hillary mendizaleak eta Tenzing Norgay sherpak egin zuten igoera historikoa.

Himalayako paraje ikaragarri haietan 1953ko espedizio famatu hark sortu zuen, hala ere, ika-mikarik.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ane Roteta berriemailea.- Munduko gailur garaiena lehen aldiz zapaldu zen unearen argazki ezaguna da hau, gaur 60 urte.
20ko hamarkaden hasieratik hamaika espedizio ahalegindu ziren zorterik gabe. Eta 53an Zeelanda Berriko Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgay sherpak espedizio britainiar batean, ezinezkoa zirudiena eskuratu zuten.
Arrisku handiko Khumbu glaziarraren gainean bost metroko arraila gurutzatu zuteneko unea da hau.
Bi saio behar izan zituzten Everesteko tontorrera heltzeko. Lehenengo ahaleginean bi mendizalek lortu zuten gerturatzea, baina oxigeno arazoak tarteko, itzultzea erabaki zuten.
Bigarren ahaleginean, baina, historia egitea lortu zuten. Ez da hau gailurreko irudia, ez dago Edmund Hillaryren Everest gaineko argazkirik eta balentriaren ondoren ika-mika ere sortu zen, nor izan zen lehenengoa? Nork lagundu zion nori?
Berria egun batzuen buruan heldu zen egunkarietara, erreginaren koroatzearen egun berean.
Alan Benet mendizalea.- Alemanian nengoen koroatzearen egunean, desfile militar batean. Ofizialak iragarpena egin zigun: Everestera heldu gara. Pozez marruka jarri ginen, txapelak airean. Une zoragarria izan zen.
Garai berri eta positibo baten hasiera zen. Urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean, espedizioan lagundu zuten aurrerakuntza teknologikoen errepasoa egin dute. Besteak beste, oxigeno  edota komunikazio-ekipamenduetan.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
29-05-2013

x61pRelaContWAR

16163205
01:33

x61pViewCountWAR

6084

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR