Docutec
1991an sortu zen Internet, gaur egungo ezinbesteko tresna
1991an sortu zen gaur egungo Internet eta gutxik uste zuten orduan arrakasta izango zuenik, sareak eskaintzen zuen informazioa eta erabiltzeko tresnak oso mugatuak baitziren.
91an, Suitzan, Tim Berners-Leek World Wide Web sortu zuen hipertestuko hizkuntza bat erabiliz. Horrek ireki zizkion betirako ateak Interneti.
Ordenagailu pertsonalak gero eta ohikoagoak eta gaurkoen antzekoagoak ziren eta iritsi berria zen segituan etxeko bihurtu zitzaigun animalia txiki bat: sagua.
Hala ere, artean pertsona gutxik zeukaten ordenagailurik etxean. Jendeak galdetzen zuen: zertarako?
Xabier Arregi.- Idazmakinaren ordezkoa izatea, eta jauzi handia izan zen ordenagailuan idaztea, besteak beste, aukera ematen zizulako idatzitako hori zuzentzeko eta behin ondo zegoenean inprimatzeko.
Baina jauzi handi-handia orduantxe eman zen. Nahiz eta artean inor gutxi konturatu ez.
91an, Suitzan, Tim Berners-Leek World Wide Web sortu zuen hipertestuko hizkuntza bat erabiliz. Horrek ireki zizkion betirako ateak Internetari.
Xabier Arregi.- Bueno, berak, Timek, definitu zuen html lenguaia. Proposamen bat egitea erraza da, zaila dena da proposamen bat egin eta komunitateak, mundu zabaleko komunitateak proposamen hori onartzea.
Roberto Moso.- Interneta, Interneta bada, gogoratzen naiz nola frogetan ipini zuten bat irratian, bakarrik erredaktore batek erabili zezakeen eta denok geunden inguruan, hor, ikusten, aber nola egiten zuen berak eta oso oso oso astiro zihoan. Nik esan nion: mesedez, ipini Zarama, mesedez, ea zer agertzen den, ezta? Eta orduerdi geroago agertu zen…
Xabier Arregi.- Informazio gutxi zegoen webean jarrita eta bestetik, bilaketarako erraztasunak ere oso urriak ziren. Orduan, esaten zenuen, hombre, honek, potentzialidade handia du, baina momentuan ez dakigu zenbateraino izango den arrakastatsua, ez?
