detalle dokuteka-generico-fitxa

Asisko hiritik herrixkara joan da

Elkarrizketa honetan Asisko Urmenetak hitz egiten du. Hiritik herri txiki batera joan da bizitzera, saio honetan aldaketa honen abantailak azalzen dizkigu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Esataria 1. Herrietatik hirira joan ohi da jende asko, joan izan da jende asko urtetan herri txiki asko hustuz, baina hiritik herrietara ere asko doaz azken boladan, lasaitasun bila agian, etxebizitzaren salneurriak eraginda akaso. Bakoitzak izango du bere arrazoia hiritik herrira joateko.

Herrian, herri txiki batean zer moduz hartu ote dute iruinseme bat? Nafarroatik irten gabe, baina hiriburutik, Behe Nafarroako herri txiki batera alde egin zuen Asisko Urmeneta marrazkilari eta artistak. Asisko Urmeneta jauna, egun on.

Asisko Urmeneta. Egun on. Bai zuri ere.

Esataria 1. Zer moduz hartu zaituzte herrian?

Asisko Urmeneta. Ezin hobeki. Ezin hobeki. Ba beharbada zuk aipatu duzun arrazoi horregatik, neurri handi batean, orain arteko joera baitzen beherakada demografiko bat etengabea, eta halako batean ikustea jendea berriz ere kokatzen ahal dela herri txikietan, batzuetan teknologia lagun eta beste gisa batez bizitzen ahal dela. Eta orduan horixe, herri txikietan nik uste dut, gure kasuan bederen, oso ongi, ezin hobeki hartu gaituzte, bai.

Esataria 1. Oso herri txikia al da, Asisko?

Asisko Urmeneta. E, bai. Bai. Nik uste erroldaren arabera 70era ez garela iristen, eta oiloak barne uste dut.

Esataria 1. Eta zu, Iruñean ohituta, herri txiki batean ez al zara aspertzen?

Asisko Urmeneta. Aspertu? Nahiko. Ez. Ez. Hori bai, dena beste, beste gisa batez antolatu beharra bizia, baina ez, beti bada zereginik, edo etxe barnean… Gero, aparte, ni marrazkilaria naiz, orduan nire lanorduak sartu behar izaten ditut… Eta gero ba, bueno, segur aski topiko bat da baina beste patxada batez bizitzen da hemen, eta orduan, zernahi egitera joateko, edo auzoarengana zerbaiten eske, eta hola, hitz-aspertua luzatu eta istorio eta… Egiazki oso, oso esperientzia polita.

Gero erran behar dut, orduan ni iruinseme peto-petoa naizela, amatxi, berriz, baztandarra nuen…

Esataria 1. Bai.

Asisko Urmeneta. …eta, eta hola… Beti, ez dakit, lotu izan dut herria eta amatxiren eta beste patxada horrekin. Orduan beste erritmo batean bizi gara hemen, baina aldi berean ere bada ezker-eskuin zer egin eta bueno, batzuetan ere, estresak joa ere bai, ez pentsa!

Esataria 1. Eta ez al zaituzte gehiegi kontrolatzen herrian? Esaten da herri txikietan kontrol handia egoten dela.

Asisko Urmeneta. Bai. Bai. Baina horren nabarmena da non, non irrigarria dela. Zeren batzuetan, nahi baduzu, eskualdearen arabera. Eskualde batzuetan behar bada izaten ahal da jendea ba leihotik, eta leihotik so eta zuk inor ikusi gabe, eta hemen, berriz, ez. Hemen jendeak galdetu egiten dizu: A, atzo ikusi zaitut (zintudan) haratagoko bidean, eta nora joaki zara?”

Esataria 2. Beraz, kontrola, baina disimulurik gabe?

Asisko Urmeneta. Nola?

Esataria 2. Kontrola disimulurik gabe.

Asisko Urmeneta. Disimulurik gabe.

Esataria 2. Ez kuxkuxean atzetik. Aurrez aurre.

Asisko Urmeneta. Ondo da jakitea horren kontrolatuta zaudela, eta gero nik beti gauza bera erraten dut, ba dena jakitea ez dela komenigarri izaten. Orduan, horixe: “nor zen atzo etorri zen auto urdin hura?” Orduan hori erraten dut, ba dena ez dela jakin behar.

Esataria 1. Asisko, hiri handi bateko zerbait faltan sumatzen duzu? Zerbait falta zaizu?

Asisko Urmeneta. E, falta, ez dakit. Ez nuke erranen, zeren gainera ni hemen bizi naiz, baina gaur egun, erran nahi dut ditugun autoekin… Bueno, nirea ez da punta-puntako auto bat, baina bueno, bideak eta istorio… Edozein momentutan plantatzen naizela (nagoela) hiri batean, eta… Ez. Egia erranda ez. Zerbitzuak, nahi baduzu, usatuak… Ohitua baldin bazaude hirira, ba erran bezala, beste gisa batez antolatu behar duzu zeure burua hemen. Erosketak egitean ba egiten dituzu erosketak aste guztirako…

Asisko Urmeneta. Hemen alimaleko hotza egiten baitu…

(barreak)

Asisko Urmeneta. Urte guzian. Kanpoan utzirik ere gauzak oso ondo egoten dira. Eta, berriz, alde onak, lehena aipatzekotan ba giltzarik gabeko mundu batean bizitzea, hori egiazki, ezin pagatuzkoa dela.

Esataria 2. Ateak zabalik etxean?

Asisko Urmeneta. Bai. Bai. Bai. Bai. Eta gainera iristen zara autoarekin, hor, ate-aitzinean, nonahi, utzi, bota… Hori bai hirian izaten dela sufrikarioa, zenbat itzuli egin beharra. Iruñera joaten naizen bakoitzean, ba hola, egia erran, sufritu egiten dut, ez dakit zenbat itzuli azkenean, leku txar bat eta atzemateko, autoa hor… Hemen, berriz, botatzen duzu autoa iristean, giltzak gainean uzten dituzu, hor, auto, autoa irekia, giltza gainean, etxea irekia beti, auzoena ere bai… Orduan horixe! Iruñera joan, autoa aparkatu beharra, autoa itxi, iritsi etxera, sartu atarian, atera giltza, berriz ere pisura, apartamenduko borta irekitzeko ba giltza behar.

Orduan, hemen giltzarik gabeko mundu batean bizitzea , egiazki, hori, hau izan da esperientzia aluzinanteena… (txundigarriena)

Esataria 1. Giltzarik gabeko mundua.

Asisko Urmeneta. Bai. Bai. Bai.

Esataria 2. Eta Asisko, oilorik ba al daukazu?

Asisko Urmeneta. Ez. Ez. Auzoek bai. Auzoek bai, horregatik arroltzeak eta hola, segurtatuak ditugu, eta arrol, noizbait nik uste asmoa badugula. Baina bueno…

Esataria 2. Baratzea eta…

Asisko Urmeneta. …baditgu beste 60 eta piko, segur aski, lehentasun oiloak eman baino lehenago. Baina noizbait bai, ilusioa egingo lidake. Bai.

Esataria 1. Ba, herri txiki batean, giltzarik gabeko mundu batean bizi da Asisko Urmeneta. Eskerrik asko Asisko, hau guztia kontatzeagatik.

Asisko Urmeneta. Eskerrik asko zuei.

Esataria 1. Segi ondo.

 

 

 

 

detalle2

Docuthèque

C1
08-04-2008

x61pRelaContWAR

16157944
00:05:10

x61pViewCountWAR

9635

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR