Docutec
Adin txikikoak arriskuan
Adin txikikoen psikologia eta dituzten arazoak aztertzen diren liburu bat argitaratu berri dute. Hezitzaileak laguntzeko prestatu duten liburu honetan, besteak beste, haur enperadoreen kasua eta boteloia ipatzen ditu liburuaren egileak.
Hiztegi lagungarria
Adin txikiko. Ordenamendu juridikoak jarritako Adin nagusia ez dutenak. Adibidez: Adin txikikoen osasuna, babesa eta hezkuntza bermatu behar dute erakundeek.
Aditu. Jakituna. Gai bati buruz dakiena. Adibidez: Joseba Barandiaran ekonomia aditu gisa aritzen da Euskadi Irratian.
Aste-bukaeran. Aste-hondarrean. Adibidez: Auto-istripuak gehienbat aste-bukaeran izaten dira, orduan bidaiatzen du jendeak gehien.
Atal. Arlo, sail. Adibidez: Gobernuak sail edo atal berria sortu du.
Berezko gaixotasuna. Testuinguruak azaltzen edo esplikatzen ez duen gaixotasuna. Adibidez: Ume horrek berezkoa du jarrera hori: berezko gaixotasuna ematen du horrek.
Gogoeta. Hausnarketa. Adibidez: Ekologistek politikoei hausnarketa egiteko eskatu diete, eredu ekonomikoari buruzko gogoeta.
Gomendio. Aholkua. Adibidez: Ateak behatzak harrapatu badizkizu, gomendioa hauxe da: ur hotzaren txorrotaren azpian jarri behatzak.
Jipoitu. jo, egurtu. Adibidez: Inor jipoitzea oso itsusia da.
Liburu-gida. Gidaliburu, gida gisara erabiltzeko, edo erabil daitekeen liburua. Adibidez: Liburu-gida horrek txangoak ditu, mendira joateko, baina mapa oso txikiak sartu dituzte.
