detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman realzale

Kostata baina azkenean iritsi dira Kerman eta Yannick Zubietako futbol zelaira. Han Mikel Labaka Realeko jokalaria ezagutu eta argazki bat ateratzeko aukera izango dute.

Gutxi gorabeherako tokia adierazteko, HOR NONBAIT esapidea erabiliko dugu: 'Boligrafoa hor nonbait utziko nuen'. Ez nahastu BEZALA eta BEZALAKOA. NOLA galdetuz gero BEZALA erantzungo dugu eta NOLAKOA galdetuz gero, BEZALAKOA.

Transcription:[+] Transcription:[-]

YANNICK: Kerman, galdu egin gara. Azkenean, Realaren entrenamendua galdu egingo dut!
KERMAN: Lasai, Yannyck, Zubietan gaude, zelaia hortik egongo da 
YANNICK: Zuk hasiera-hasieratik ez zenuen etorri nahi.  Nahita egin duzu.
KERMAN: Nahita egin dut zer?
YANNICK: Ba, galdu! Non dira nire boligrafoa eta nire koadernoa?
KERMAN: Ba, ez dakit. Hortik utziko nituen, kotxean edo.
YANNICK: Banengoen ba ni. Ba, bueltau egin beharko dugu. Bestela nola eskatuko diot autografoa Mikel Labakari? Tira, goazen!
KERMAN: Hara! Hortxe dago zelaia!
YANNICK: Ai ama! Hau ilusioa! Eta non dago Mikel Labaka? Ez dut ikusten
KERMAN: Hortik ibiliko da, beste jokalarien artean. Zer edukiko ote du Mikel Labaka horrek nik ez daukadanik, e?
YANNICK: Kerman, zerrenda egingo dizut? Tira, ni banoa aldageletara, e?

 Gutxi gorabeherako tokia adierazteko, "hor nonbait" esapidea erabiliko dugu. "boligrafoa hor nonbait utziko nuen". Kasu horretan ez da egokia izango "hortik utziko nuen" esatea.


YANNICK: Ama! Zeinen ondo jokatzen duten! Horiek mutilak!
KERMAN: Ba, nire ustez, oso normalak dira. Begira, nik ere arropa deportiboa daramat, haiek bezalakoa  eta orrazkera ere modernoa daukat, futbolariek bezalakoa
YANNICK: Kerman, baina ikusi duzu zer nolako sasoia daukaten? Horiek giharrak!
KERMAN: Giharrak? Nireak bezala!  Nik gehiago entrenatuko banu, beraiek bezala egongo nintzateke.
YANNICK: Ai! Bukatu da entrenamendua. Goazen, ea Mikel Labakarekin topo egiten dugun. Tira! Ai, begiratu, hor dago Mikel. Mikel! Mikel! Aupa Mikel, autografo bat sinatuko didazu, mesedez?
MIKEL: Bai, noski. Nola duzu izena?
YANNICK: Yannyck.
KERMAN: Ni Kerman.
MIKEL: Kaixo Kerman. Hik ere autografoa nahi?
KERMAN: Bai. Yannickek bezalakoa.
YANNICK: Hara! Uste nuen kontu hauek txorakeria hutsak zirela.
KERMAN: Bai, zera! Ni oso futbolzalea naiz "aurrera, aurrera atletik, tilari larie! Hemen egongo gara irabazi arte"

 Ez nahastu "bezala" eta "bezalakoa", NOLA eta NOLAKOA ez baita gauza bera. Horrenbestez, "nola jantzi nahi duzu?" galdetuz gero, "futbolariek bezala erantzungo dugu", baina "nolakoa" galdetuz gero, "bezalakoa" erantzungo dugu. "nolakoa da zure arropa?" "futbolariena bezalakoa"


YANNICK: Hau ilusioa, Mikel. Lagunek ez didate sinetsiko zurekin egon naizenik.
MIKEL: Bueno, nahi baduzue argazki bat aterako dugu
KERMAN: A, bai. oso ideia ona. Gainera nik kamera itzela daukat, profesionalena bezalakoa
YANNICK: Ez nekien Realean horren mutil ederrik jokatzen zenutenik
MIKEL: Bueno, eskerrik asko, ez da hainbesterako. Gainera, uste dut zuretzako zahar samarra naizela ni.
KERMAN: Gainera, uste dut oso talde euskalduna zaretela, ezta? Ni bezala, e?
MIKEL: Hori bai. egia esan, bueno, atzerritarrak baditugu, uruguaiarrak, frantziarrak, espainiarrak, denetik (danetik), baina saiatzen gara euskaraz nahiko egiten, eta bueno, heu ere ondo ikusten haut, azkenaldian  nahiko ikasten ari haiz eta hona askotan etortzen bahaiz, gurekin asko ikasiko duk
KERMAN: Bai, bai. aizu, Mikel, gauza bat, zuek asko entrenatzen duzue? Nik zer egin behar dut zuek bezalako sasoia izateko, e?
MIKEL: Bueno, ez dakit oso sasoian gauden, e? Baina ez dago sekreturik; pixka bat entrenatu  jaten duguna zaindu eta normal bizi.
YANNICK: Bueno, zer Kerman? Non utzi duzu nire kamera?
KERMAN: Ez dakit. Hor nonbait utziko nuen
YANNICK: Desastre! Azkenean, argazkirik ez.
MIKEL:  Bueno, bestela telefonoarekin aterako dugu, ezta?
KERMAN: Telefonoarekin, begira zer ideia ona! Jarri zaitez
YANNICK: Goapoa, kirolzalea eta gainera argia!
KERMAN: Bai, ni bezalakoxea! Patata! Patata!

 Realaren entrenamenduan, Kermanekin ikusi dugunez, gutxi gora beherako tokiak adierazteko "hor nonbait" erabiltzen dugu. Adibidez, "non utzi duzu argazki kamera?" "hor nonbait". Kasu horretan, "hortik" erantzutea ez da egokia izango.

Bestalde, gogoan izan "bezala eta "bezalakoa" ez direla gauza bera. "bezala" Nora? Galderaren erantzuna da. Adibidez, Mikel autoz etorri da, Kerman bezala. Eta, "bezalakoa" Nolakoa? Galdetzen dugunean erabiliko dugu. "Nolakoa da Kermanen argazki kamera? Profesionalena bezalakoa" Eta zuek, Kerman bezala, e? segi horrela, ondo zabiltzate.


Eta honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

A2
07-06-2010

x61pRelaContWAR

16157477
00:05:21

x61pViewCountWAR

9794

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR