Ander Lezamiz Kidekoop kontsumo-elkarteko kidea

"Barazki-saskien bidez nekazariei beraien produktuen kontsumoa ziurtatzen diegu"

Ander Lezamiz Kidekoop kontsumo-elkarteko kidea da. Azaldu digunez, kontsumo-elkarte bateko kide izateak hainbat onura ditu, bai kontsumitzailearentzat, bai nekazarientzat, elikadura etiko eta ekologikoaren aldeko apustu egiten baitute. Onuretako bat da era honetan kontsumitzaileak bertako produktua eta sasoikoa erosten duela, eta gainera, nekazariarekin zuzeneko harremana bideratuta.


Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zergatik erabaki zenuen kontsumo-talde bateko kide izatea?
Alde batetik, ekologikoa izatea, ni horregatik hurbildu naiz ekimen honetara, ekologikoa delako; etikoa delako, ekonomia soziala bultzatzen duelako eta gero, elikadura burujabetza ezinbestekoa delako, gure herrian izan behar delako ere ardatz inportante bat, ardatz oso garrantzitsu bat.

2. Zein dira kontsumitzaileen onurak kontsumo-talde batean?
Onurak izan daitezke, alde batetik, prezioan uste dugu pagatzen (ordaintzen) dugula prezio justu bat dauzkagun produktu(eta)rako. Beste onura bat izan daiteke produktuak guk geuk erabakitzen du(itu)gula eta zabalduta gaude edozein produktu(a) jasotzeko, edozein beti ere nolabait izaten bada, bai ekologikoa, bai etikoa edo hurbilekoa, bidezko merkataritzakoa.

3. Eta nekazarien onurak?

Badagoela hartu-eman bat hor, ekoizle(en) eta kontsumitzaileen artean, hor badagoela elkarrizketa bat, badagoela elkarlan bat horren inguruan. Eta adibiderik onena da barazki-saskiarekin. Barazki-saskia, adibidez, batez besteko hori mantendu da azkenengo urteetan, gero eta jende gehiago proiektuan sartuz, batez besteko hori igo da, baina beti bermatu zaio produktoreari (ekoizleari) egongo dela haien produktuen kontsumo bat.

4. Produktuak garestiagoak dira supermerkatuan baino?
Imajinatzen dut supermerkatu bat horrelako produktu batekin, izan duen tratamenduarekin, eta izango zen askoz garestiagoa. Orduan, esan dezakegu askoz merkeagoa dela horrelako ekimen bat. Eta merkea edo ez merkea izatea, hori ere bada helburu bat elkartean. Azken finean, hemen biltzen gara edo indarra egiten dugu, indar puntu bat da kontsumo-elkarte bat, nolabait gauzak edo produktuak, produktu ekologikoak, batzuetan elitistak diren produktu batzuk, edo batzuetan garestiak diren produktu batzuk merkeagoak izateko. Orduan, ba beno, hori da beste indargune bat azpimarratu behar dena; izan ere, horretarako gaude hemen, horretarako elkartzen da jendea, pixka bat gauza hauek edo produktuak ere, nahi ditugun produktuak izateko prezio justu(r)a.

 

B1
05-12-2018
16147946
03:37
2326