detalle dokuteka-generico-fitxa

Aitor Iraeta, Gipuzkoako Pottokazaleen elkarteko lehendakaria

"Pottokak oraindik ez du bere lekua aurkitu"

Pottoka-arraza berreskuratzeko eta sustatzeko Gipuzkoako Pottokazale Elkartea 1998an sortu zuten, eta Aitorrek garbi zeukan Euskal Herri mailan egin beharreko lana zela pottoka berreskuratzen saiatzea. Bideo honetan kontatuko digu zer nolako egoera bizi izan duen pottokak orain arte, eta zer nolako etorkizuna ikusten dion.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Nolako animalia da pottoka eta lehen zertarako erabiltzen zen?
Zaldi guztiak bezala, erabiltzen zen lanerako: bai garraiorako, bai pertsonen garraiorako edo gauzen garraiorako. Eta klaro (noski) industriaro (industrializazio) aurretik, leku guztietan zegoen.  Esan beharra dago behin industriarotik (industrializaziotik) eta garraio, makinak sartu ziatenetio (zirenetik), ia lana galdu zuen, esan genezake langabezian geratu zela eta bueno, horrek eragin zuen jendeak hazkuntza horretara ez jarraitzea eta bueno, kopurua jaisten joan zen eta ailegatu zen momentu kritiko bat, oso-oso ale gutxi geratzen zirela Euskal Herrian.

2. 1996. urtean pottoka desagertzeko zorian egon zen, zein zen egoera?
FAOk (Nazio Batuen Erakundeko Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak) eta badauzkate jarrita zenbaki batzuk eta, 1.000 ale ugalkorrak edo ugaltzeko moduko 1.000 animalia baino gutxiago daudenean, esaten da galtzeko zorian dagoela arraza bat. Garai hartan, pottoka oso-oso urria zen eta egia esateko, oso zaila zen pottoka bat ikustea Euskal Herrian.

3. Zergatik iritsi zen horretara?
Azkenean erabilerarik ez izateak ekarri zuen… Azkenean, baserri munduan gauza guztiek rentabilidadea (errentagarritasuna) eduki behar dute, bizimodua atera beharra daukazu, oso bukolikoa da, baina azkenean nonbaitetik bizi behar zara (duzu). Horri rentabilidadea (errentagarritasuna) ateratzea izan zen, jende askok erabaki zuen kanpoko zaldiak, horrela haragi askoko  produkzioko animaliak, pertxeroiak eta belgak eta ekarri, eta haiekin gurutzatu, gero lanerako animalia izan beharrean, haragia izateko azkenean, harategitara destinatzeko, nahiz eta Euskal Herrian oso gutxi jaten den edo ez daukagun ohiturarik jateko. Eta, bueno, horrek ekarri zuen, orain mendian gehienbat ikusten ditugun zaldi hauek egotea, gorputz handiagokoak eta haragi gehiagorekin, baina klaro (noski) horrek ekarri zuen baita pottoka purua bezala desagertzea, ekarri zuen beste animalia mota bat sortzea, jada ez dena pottoka.

4. Orain zein da pottokaren egoera?
Pottoka momentuz galtzeko arriskuan dago eta beste urte batzuetan ere horrela jarraituko du. Azkenean, desagertzera eraman zuten baldintza guztiak (guztiek) eta eragin guztiak (guztiek) bertan jarraitzen dute. Eta nahiz eta guk lana egin eta saiatu merkatu berriak bilatzen, irteerak bilatzen, ekonomikoak, promozioa egiten eta jendeari ezagutarazten zer den pottoka eta zergatik egon behar duen gure artean, desagertzeko arriskuan dago. Azkenean, animalia bat ez da desagertzen bere lekua daukanean mundu honetan, eta nik uste dut pottokak oraindio (oraindik) ez duela bere lekua bilatu.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B1
15-11-2018

x61pRelaContWAR

16147479
03:50

x61pViewCountWAR

2762

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR