Docutec
Oporrak irailean
Gehienek oraindik uztaila eta abuztua aukeratzen dute oporretara joateko, baina geroz eta gehiago dira ekainean eta irailean joaten direnak oporretara.
Euskal Telebistako erreportaje honetan kontatuko digute zer-nolako jendea joaten den irailean oporretara, eta zer alde onak dituen hilabete hori aukeratzeak. Zu ere joango zinateke irailean oporretara?
ESATARIA. Amaitzen ari da abuztua eta horrekin batera haurrak dituzten famili askoren oporraldia. Iraila iristearekin, ordea, beste bidaiari-mota batentzat hasten da gozatzeko unea.
BIDAIA-AGENTZIAKOA. Izaten dira gazteen taldeak, nagusien taldeak ere bai eta bikoteak batez ere.
ESATARIA. Gero eta gehiago dira udako masifikazioetatik ihes egin nahi dutenak.
BIDAIA-AGENTZIAKOA. Irailean jende gutxiago dagoelako batez ere leku turistikoetan, eta prezioen aldetik.
ESATARIA. Opor-lekua ere aldatzen da irailean, urrutiago doa bidaiaria, estatuko kostalde eta irletan prezioak ez direlako ia jaisten.
BIDAIA-AGENTZIAKOA. Prezio berdinean igual topatu dezakegu Europarako bidaia exotikoago bat, edo inkluso, ez dakit, Karibera edo Asia aldera.
ESATARIA. Momentu aproposa da gainera, azken orduko pagotxaren bat harrapatzeko.
BIDAIA-AGENTZIAKOA. Bidaia bat 2.500 eta piku eurotan egon zena, 1.900era baxatu da, ateratzeko orain, irailean.
ESATARIA. Ahal izanez gero, beti delako bidaiatzeko momentu ona.
