By-pass gastrikoa: Aintzina Intxaustiren testigantza
Gizentasuna osasun arazo larria izan daiteke, eta hari aurre egiteko modu desberdinak daude. Bideo honetan horietako bati buruz hitz egingo digute: by-pass gastrikoari buruz.
Aintzina Intxaustik bere esperientzia pertsonalaz, by-pass gastrikoaren aurreko eta ondorengo bizimoduaz, hitz egin du Onintza Enbeita eta Ana Goitiarekin.
Hauxa 2 saioko bideo eta atal gehiago aurki ditzakezu helbide honetan
Ana Goitia.- Bueno, hemen daukat kuadrilla, Onintza, hemen: Joseba, Maria, Amets, Ioritz eta Leire. Eta hau, bada, ez dakit nor den.
Aintzina Intxausti.- Ez al zara nitaz gogoratzen bada?
Amets.- Ana, hau Aintzina da!
Ana Goitia.- Ze Aintzina? Lasartekoa?
Aintzina Intxausti.-Baaai!
Ana Goitia.- Ezagutu be (ere) ez zaitut egin-eta! Ene, zenbat urte!
Aintzina Intxausti.- Gipuzkoatik etorri naiz zu ikustera eta ez didazu (nauzu) ezagutu!
Ana Goitia.- Baina, asko aldatu zara!
Aintzina Intxausti.- Flakatu egin naiz pixka bat.
Ana Goitia.- Pixka bat? Pixka bat baino gehiago.
Aintzina Intxausti.- Bueno, pixka bat. Gelditu naiz, horrela, erdian.
Ana Goitia.- Ondo. Begiratu, badakizu zer egingo dugun, zuek eroan (eraman) honek (hauek), eta ni Aintzinagaz eta Onintzagaz geratuko naiz pixka bat hau erakusten, bale?
Taldea.- Bale.
Ana Goitia.- Ederto.
Joseba.- Arin e, arin!
Taldea.- Gero arte!
Onintza Enbeita.- Arin zenbat denbora da bada? Honek gosetuak.
Aintzina Intxausti.- Ez didazu (nauzu) ezagutu, egiatan?
Ana Goitia.- Ezagutu be (ere) ez zaitut egin. Nola ezagutuko zaitut?
Aintzina Intxausti.- Bueno, urte asko pasatu dira, baina igual-igual nago.
Ana Goitia: Igual ez, ez zagoz (zaude) lehengo erdia.
Aintzina Intxausti.- Bai, baina aurpegia iguala daukat.
Ana Goitia.- Bai, orain bai. Zer dela-eta aldatu zara hainbeste?
Aintzina Intxausti.- Bada, operatu egin nintzen. Gogoratzen zara, beti regimenean (dietan), beti gosea pasatzen, beti regimenean, beti mediku ezberdinekin, beti dirua gastatzen, eta ja, azkenean erabaki nuen operatzea zela nire azkeneko kartutxoa eta uste dut asmatu egin nuela.
Onintza Enbeita.- Eta nik ikusteko aldea, zeren ez zintudan lehen ezagutzen…
Aintzina Intxausti.- A, eske zuk ez diazu (nauzu) ezagutu.
Onintza Enbeita.- Badaukazu argazkiren bat?
Aintzina Intxausti.- Bai neska.
Onintza Enbeita.- Badaukazu.
Aintzina Intxausti.- Baina zuk kalkulatu lehen pisatzen nituela 146 kilo eta orain pisatzen ditut 72.
Onintza Enbeita.- Doble, doble.
Aintzina Intxausti.- Nire kuleroak ziren colcha matrimonio bezala.
Ana Goitia.- Bada, neure lakoxeak (bezalakoxeak) orduan.
Aintzina Intxausti.- Begiratu.
Ana Goitia.- Zelako aldea e?
Onintza Enbeita.- Ze desberdin.
Aintzina Intxausti.- Hau da operatu baino lehen, eta hau, hilabete batera.
Ana Goitia.- Ostra, jada zelako diferentzia!
Onintza Enbeita.- Eta Aintzina, zein ebakuntza egin zenuen?
Aintzina Intxausti.-Bada, oso fama txarra zeukan redukzioko (txikiagotzeko) operazioak, baina nik egin nuen bypass gastriko bat, ebakuntza ezberdina, modernoagoa, batere sufritu gabe eta batere arazorik gabe. Eta egia esan, hartu nuen erabakirik onena.
Onintza Enbeita.- Eta osasun arazorik bazeneukan, bada, janariarengatik edo bueno…?
Aintzina Intxausti.- Ez. Egia esan, ni gaztea nintzen, neuzkan 25 urte, baina klaro, pisatzen nituen ehun eta berrogeita piko kilo, eta analisiak eta oso onak neuzkan, baina gaztea nintzelako. Hori aurrera jarraitu izanez gero, bukatuko nuen, bada, kolesterola altu, izango nituen belaunetako minak, o sea, hori dena okerrera joango zen, argi dago. Eta orduan, balantza batean jartzen duzu, sufritu duzuna eta dauzkazun erresultadoak (emaitzak), eta ez, nik jada iritsi zen momentu bat esan nuena: jada ez dut gehiago sufrituko.
Ana Goitia.- Gomendatuko zenuke horrelako arazoa, edo norbait holan (horrela) dagoena zure moduan, pixka bat agobiatuta (kezkatuta) gai horrekin bypass bat jartzera?
Aintzina Intxausti.- Bai, bueno, gure etxean, gainera, gu ginen, bueno ginen ez, gara, aita, ama eta bi alaba. Eta etxean operatuta gaude hiruak, aita eta bi alabak.
Onintza Enbeita.- Zuek janariarekin zeneukaten harremana bypass hori jarri aurretik eta orain, asko aldatu da?
Aintzina Intxausti.- Bai, zeren gure etxean, eske, dena drama bat zen. Amak zeukan beti ogia ezkutatuta, kroketak zeuden urtean bi aldiz: Gabonetan eta urtebetetzetan, gehiago ez zeuden (zegoen) kroketarik. Tortilla-patatas (patata-tortilla) ez zen egiten gure etxean, arrautza uretik (uretan) pasata, dena zen diskusioa (eztabaida) etxean. Eta orain egiten dugu normal jan: croissanta, edo jatea dauzkat (jan ditzaket) kroketak, edo tortilla-patata (patata-tortilla), edozer gauza eta ez naiz gaizki sentitzen.
Ana Goitia.- Klaro.
Aintzina Intxausti.- Zergatikan (Zeren) lehen igual jaten nuenean gero neuzkan kristoren remordimentuak (alhadura handia). Esaten nuen: ama, bi kroketa jan ditut, zer egin dut.
Ana Goitia.- Trauma bat azkenean.
Aintzina Intxausti.- Bai bai bai.
Onintza Enbeita.- Bai, dena tragedia bat.
Ana Goitia.- Baina hori zergatik, igual antsietate asko (handia) edukitzen zenuelako edo?
Aintzina Intxausti.- Bueno, operatu ginen garaian zirujauak nire amari esan zion, e, neukala arazo handia, zeren neukala estomagoa (urdaila) oso handia, eta hura zela ezinezkoa betetzea. Eta nire amak, gainera, badakizu, esaten zion: bada, makarroi plater ederrak jaten zituen bada. Eta esan zion: ez, ez, baina bera ez da bete. Eta egia da, ni operatu nintzen arte, ez dut eduki inoiz sentsazio hori, horrela, bete-beteta zaudela, gainezka egiten dizula janak?
Ana Goitia.- Betekada. Ez e?
Aintzina Intxausti.- Ez. Nik jaten nuen, baina jateko kapazidadea (ahalmena) gehiago neukan.
Ana Goitia.- Bai e?
Aintzina Intxausti.- Bai. Orain oso normal jaten dut, baina hasieran oso gutxi jaten duzu, ebakuntza egiten duzunean. Eta esaten nuen: ai ama, txoriak bezala, alpiste pixka bat janda beteta nago. Ilusioa egiten zidan!
Onintza Enbeita.- Ilusioa.
Ana Goitia.- Bai ezta? Emozioa.
Aintzina Intxausti.- Ana, niri zuloa egin zait, o sea que...
Ana Goitia.- Bai, neuri be (ere) bai, hainbeste elikadurari buruz berbetan.
Onintza Enbeita.- Bai.
Ana Goitia.- Goazen.
Onintza Enbeita.- Gaur kontzientzi kargurik barik, afaldu.
Aintzina Intxausti.- A bai, dudarik gabe.
Ana Goitia.- Eta gustura geratu.
Aintzina Intxausti.- Gaur zelebratu (ospatu) egin behar dugu.
Onintza Enbeita.- Janariarekin eta elkarrekin harreman bikaina lortu behar dugu.